Edukira zuzenean joan

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958

Biolontxelo-jotzailea (O Violoncelista), 1951

Info gehiago

Konposizioa (Composição), 1951

Info gehiago

Iruzkinak

Eskailera (Escada), 1951 

Olio-pintura mihise gainean
100,4x 74 cm

Acervo Museu de Arte Brasileira - MAB FAAP, São Paulo
X.2017.20

Espazioaren aldetik anbiguoa den margolan hau Clark-en lehen aroko funtsezko pieza da. Obra honen protagonista den mugimendu zentrifugoa agertua zen lehenago haren hasierako garaiko konposizio batean baino gehiagotan. Eskaileren estudio asko egin zuen Clarkek Rio de Janeiroko prestakuntza garaian Roberto Burle Marx paisaia-arkitektoarekin, zeinaren lorategietarako diseinu organikoek arkitektura modernoaren elementuak bereganatzen baitzituzten sarritan. Parisen, Fernand Léger abangoardistarekin ikasten ari zela, Clark eskaileraren espazio arkitektonikoa abstraitzen eta artearen eta arkitekturaren arteko harremanean modu zuzenagoan sakontzen hasi zen.

Artelan honetan, beheranzko mugimendu espiralaren sentsazioa sortzen du Clarkek; horretarako, koloreztatutako forma geometrikoen prisma aldakorra erabiltzen du, eta forma horiek baranda den bihurgune beltz zentralaren inguruan paratzen ditu. Forma luze eta estuak motz eta trinko bihurtzen doaz. Abstrakzio-prozesua korridorera zabaltzen da. Goialdean ezkerretara dagoen laukizuzen zuriaren barruan dagoen lerro sigi-sagatsua goiko pareta bat argitzen duen leiho bat izan liteke, baranda hori batekin. Barandaren egitura ertz ugariko formak dauzkan trama beheranzkoari gainjarrita, fluxu erritmikoa sortzen du Clarkek.

Oinarrizko koloreak, gorria, urdina eta horia, zuriarekin, beltzarekin eta grisarekin tartekatuta erabiltzeko moduan Piet Mondrian-en eragina ikus dezakegu, XX. mendeko arte abstraktuaren aitzindarietako batena. Osotasunean hartuta, konposizioak motibo arkitektonikoak eta elizako beirateak dakartza gogora aldi berean.

1952ko ekainean, Brasilera itzuli baino pixka bat lehenago, Clarkek bakarkako lehen erakusketa egin zuen Parisko Institut Endoplastiquen, L. Clark-Ribeiro izenburuarekin. Harrera ona izan zuen eta kritikaren laudorioak jaso zituen; “indar erritmikoa duten lerroen ekintzak sortutako espazio baten materializazio grafikoa” nabarmendu zuen kritikak.

BESTE ATALAK

Sarrera

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Angélica de Rezende piano-jotzailearen erretratua (Retrato da pianista Angélica de Rezende), 1940ko hamarkadaren amaiera

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Titulurik gabea, 1951 (Marrazki-saila)

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Biolontxelo-jotzailea (O Violoncelista), 1951

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Eskailera (Escada), 1951 

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Konposizioa (Composição), 1951

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Konposizioa (Composição), 1953

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Lerro organikoaren aurkikuntza (Descoberta da linha orgânica), 1954

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Markoa hautsiz (Quebra da moldura), 1954

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Barnealdea lanerako maketa (Maquete para Interior), 1955

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Gainazal modulatua (Superficie modulada), 1955

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Gainazal modulatua 2. zk., 1. bertsioa (Superficie modulada no. 2, versão 1), 1958/84

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Planoak gainazal modulatuan lanerako estudioa (Estudo para Planos em superfície modulada), 1957

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Planoak gainazal modulatuan, B saila, 7. zk., 1. bertsioa (Planos em superfície modulada, série B, no.7, versão 1), 1958

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Espazio modulatua 10. zk., 1. bertsioa (Espaço modulado no. 10, versão 1), 1958

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Espazio modulatua lanerako estudioa (Estudo para Espaço modulado), 1958

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Kontra-erliebea (Contra relevo), 1959

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago