Edukira zuzenean joan

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958

Lerro organikoaren aurkikuntza (Descoberta da linha orgânica), 1954

Info gehiago

Barnealdea lanerako maketa (Maquete para Interior), 1955

Info gehiago

Iruzkinak

Markoa hautsiz (Quebra da moldura), 1954

Izenburua:
Markoa hautsiz (Quebra da moldura), 1954
Erakusketa:
Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958
Gaiak:
Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lerroa | Markoa | Materiala | Mugimendua | Tamaina
Mugimendu artistikoak:
Abstrakzio Geometrikoa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Clark, Lygia

X.2017.72

1954an, Clark Lerro organikoaren aurkikuntzara eraman zuen prozesuaren barruan, artistak elkarrekin lotutako artelan-sail bati ekin zion, zeinari Markoa hautsiz izenburua ezarri baitzion. Eskala handian egindako konposizio horietan, artistak espazio negatiboekin esperimentatzen du azalera piktorikoaren barruan, lerroen, koloreen eta planoen arteko harremanen behaketa egiteko asmoz. Margolanaren azaleran pitzadura batzuk egin zituen Clarkek, haren uniformetasuna desegiteko. Horrela, lerro organikoak margolanaren jarraitutasun fisikoa eteten du, objektuaren materia bera zulatuz.

Sail honetako margolan guztiak egurrezko oholen gainean eginda daude, eta horrek objektualtasun handiagoa ematen die mihise gaineko pintura tradizionalarekin alderatuta. Egurrezko marko berebizikoak eraiki zituen Clarkek, eta margotu ere egin zituen, artelanaren parte bihurtzeko. Sail honetan, koloreen paleta ilunagoa eta itzaliagoa da haren lehen abstrakzio geometrikoetan baino.

Konposizio plano tradizionalak etetearen ondorioz, margolanak nolabaiteko mugimendua bereganatzen hasten dira. Egurra zatikatuz, puzzle batean bezala, Clarkek konposizioa barnealderantz darama, eta haren barruan espazio bat sortzen du, kanpoko mundua bertan sar dadin. Era horretan, proposatzen duena zera da, markoa hausten denean ikuslearen fisikotasuna margolanaren espazioan eta denboran barneratzen dela. Une horretatik aurrera, Clarken obraren barruan denbora elementu garrantzitsua bihurtu zen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Angélica de Rezende piano-jotzailearen erretratua (Retrato da pianista Angélica de Rezende), 1940ko hamarkadaren amaiera

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Titulurik gabea, 1951 (Marrazki-saila)

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Biolontxelo-jotzailea (O Violoncelista), 1951

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Eskailera (Escada), 1951 

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Konposizioa (Composição), 1951

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Konposizioa (Composição), 1953

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Lerro organikoaren aurkikuntza (Descoberta da linha orgânica), 1954

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Markoa hautsiz (Quebra da moldura), 1954

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Barnealdea lanerako maketa (Maquete para Interior), 1955

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Gainazal modulatua (Superficie modulada), 1955

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Gainazal modulatua 2. zk., 1. bertsioa (Superficie modulada no. 2, versão 1), 1958/84

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Planoak gainazal modulatuan lanerako estudioa (Estudo para Planos em superfície modulada), 1957

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Planoak gainazal modulatuan, B saila, 7. zk., 1. bertsioa (Planos em superfície modulada, série B, no.7, versão 1), 1958

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Espazio modulatua 10. zk., 1. bertsioa (Espaço modulado no. 10, versão 1), 1958

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Espazio modulatua lanerako estudioa (Estudo para Espaço modulado), 1958

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Kontra-erliebea (Contra relevo), 1959

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago