Edukira zuzenean joan

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958

Sarrera

Info gehiago

Titulurik gabea, 1951 (Marrazki-saila)

Info gehiago

Iruzkinak

Angélica de Rezende piano-jotzailearen erretratua (Retrato da pianista Angélica de Rezende), 1940ko hamarkadaren amaiera

Izenburua:
Angélica de Rezende piano-jotzailearen erretratua (Retrato da pianista Angélica de Rezende), 1940ko hamarkadaren amaiera
Erakusketa:
Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958
Gaiak:
Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Brasil | Belo Horizonte | Rio de Janeiro | Roberto Burle Marx | Zélia Ferreira Salgado | Angélica de Rezende
Mugimendu artistikoak:
Arte Figuratiboa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Clark, Lygia

Pastela kartoi gainean
64x 50 cm

Bilduma pribatua
X.2019.157

Lygia Clark 1920an jaio zen, eta klase ertain altuko familia batean hazi zen Belo Horizonten, Brasilgo hiririk handienetako batean. Eskola katoliko batean ikasi eta gero, 18 urterekin, ezkondu egin zen, eta 25 urte zituenerako jada Rio de Janeiron bizi zen eta hiru haurren ama zen. Marrazkigintzari buruzko interes handia izan zuen beti, eta 30 urte bete baino pixka bat lehenago hasi zen margotzen. Prestakuntza artistiko ofizialik izan ez arren, babesa eskaini zioten lehen mailako bi artista brasildarrekin ikastea lortu zuen, Roberto Burle Marx-ekin eta Zélia Ferreira Salgado-rekin.

Clarken berrogeiko hamarkadako margolanak sorkuntza artistikoan egin zituen lehen urratsen eta tradizio klasiko europarraren arabera hartutako prestakuntzaren isla dira. Familiako kideen, adiskideen eta Rioko eszena artistikoko kontaktuen erretratu ugari margotu zituen Clarkek, Angélica de Rezende pianistarena adibidez, zeinaren erretratua erakusten den hemen. Rezende, Clarken gurasoen adiskide mina, Kontserbatorio Nazionaleko eta Minas Geraisko Prentsaren Elkarte Ofizialeko kide zen. Kolore biziak eta konposizio tradizionala erabiliz, Clarkek oso modu zuzenean islatzen du bere modeloa, zeina pertsona garrantzitsua baita bere janzkeraren dotoreziatik, soinean daramatzan perletatik, orrazkeraren formaltasunetik eta bere begirada tolesgabetik ondorioztatzen denez. Rezendek Belo Horizonteko eta Rio de Janeiroko bizitza kulturalean, artistikoan eta sozialean parte hartu zuen, eta Brasilgo herri-kulturari buruzko hainbat liburu argitaratu zituen.

Clark laster urrundu zen estilo piktoriko tradizional horretatik, eta gerora ospea emango zioten abstrakzioari eta forma artistiko esperimentalei eman zien bide.

BESTE ATALAK

Sarrera

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Angélica de Rezende piano-jotzailearen erretratua (Retrato da pianista Angélica de Rezende), 1940ko hamarkadaren amaiera

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Titulurik gabea, 1951 (Marrazki-saila)

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Biolontxelo-jotzailea (O Violoncelista), 1951

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Eskailera (Escada), 1951 

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Konposizioa (Composição), 1951

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Konposizioa (Composição), 1953

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Lerro organikoaren aurkikuntza (Descoberta da linha orgânica), 1954

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Markoa hautsiz (Quebra da moldura), 1954

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Barnealdea lanerako maketa (Maquete para Interior), 1955

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Gainazal modulatua (Superficie modulada), 1955

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Gainazal modulatua 2. zk., 1. bertsioa (Superficie modulada no. 2, versão 1), 1958/84

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Planoak gainazal modulatuan lanerako estudioa (Estudo para Planos em superfície modulada), 1957

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Planoak gainazal modulatuan, B saila, 7. zk., 1. bertsioa (Planos em superfície modulada, série B, no.7, versão 1), 1958

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Espazio modulatua 10. zk., 1. bertsioa (Espaço modulado no. 10, versão 1), 1958

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Espazio modulatua lanerako estudioa (Estudo para Espaço modulado), 1958

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Kontra-erliebea (Contra relevo), 1959

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago