Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958
Barnealdea lanerako maketa (Maquete para Interior), 1955
Gainazal modulatua 2. zk., 1. bertsioa (Superficie modulada no. 2, versão 1), 1958/84
Iruzkinak
Gainazal modulatua (Superficie modulada), 1955
- Izenburua:
- Gainazal modulatua (Superficie modulada), 1955
- Erakusketa:
- Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958
- Gaiak:
- Arkitektura | Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | Lerroa | Materiala | Erakusketak | São Pauloko Bienala | Grupo Frente
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Clark, Lygia
Pintura industriala zur gainean
114 x 77 cm
Bilduma pribatua
X.2017.84
Gainazal modulatua izenburua zuen artelan-sail bat aurkeztu zuen Lygia Clark-ek 1955ean, bi erakusketa garrantzitsutan: São Pauloko Biurtekoan eta Grupo Frente taldearen bigarren erakusketan, Rioko Arte Modernoko Museoan. Obra berri horietarako, olio-pintura eta mihiseak alde batera utzi eta, horien ordez, material industrialak erabili zituen, hala nola arotzeriako tresnak, pintatzeko pistola bat, kontratxapatua eta pintura industrialak. Prozedura teknikoak Markoa hautsiz sailean du jatorria, eta antzeko tentsio bisuala sortzen du markoaren eta margolanaren artean, lerro grafikoen eta modu fisikoan eraikitako lerroen artean.
Gainazal modulatua sailean, Clarken lehen urratsa da elementu arkitektonikoak —hala nola egitura lauak eta modularrak— zuzenean sartzea bere margolanen azaleretan, eta horiek mugitu edo lekualdatzea. Tamaina desberdinetako kontratxapatuko panelak erabiliz (bat edo batzuk), konposizio angeluzuzena eratzen du, zeinetan argi ikusten baitiren panelen arteko “lerro organikoak”. Panel bakoitzean zenbait karratu eta laukizuzen margotzen ditu, zuriak zein koloretakoak, eta baita plano gris irregularrak ere. Ikuslearen begirada batetik bestera dabil kolorez pintatutako blokeen eta panelak batzean sortutako lerro ilunen artean. Konposizio globala laua eta grafikoa da, baina aldi berean ukimen- eta aldakortasun-sentsazioa ematen du.
Clarkek geroago idatzi zuenez, margolanaren azaleran espazio bizia eta elkarreragilea sortzea zuen xede, denboran existituko zena. “Ikusleak espazio zedarrituan modu aktiboan parte hartzea eragin” nahi zuen [pinturaren formen bitartez], “bertan sartuz eta bertatik sartuz”.