Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958
Angélica de Rezende piano-jotzailearen erretratua (Retrato da pianista Angélica de Rezende), 1940ko hamarkadaren amaiera
Biolontxelo-jotzailea (O Violoncelista), 1951
Iruzkinak
Titulurik gabea, 1951 (Marrazki-saila)
- Izenburua:
- Titulurik gabea, 1951 (Marrazki-saila)
- Erakusketa:
- Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Konposizioa | Lerroa
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Clark, Lygia
Ikatz-ziria paper gainean
X2017.33
Berrogeiko eta berrogeita hamarreko hamarkadetan ere, margolari gisa bilakaera betean zegoela, marrazki ugari egin zuen. Arkatzez zein ikatz-ziriz egindako zirriborro eta marrazki asko daude haren artxiboan, kaleko eszenak, paisaiak, natura hilak eta etxe-barneak irudikatzen dituztenak. Hemen, artistaren lehendabiziko marrazki horien lagin bat erakusten da. Bizkortasunez eta nolabaiteko konbentzionalismoz egindako zirriborro hauetan, Clark-ek konposizioarekin esperimentatzeko eta metodo tradizionalak zalantzan jartzeko zuen interesa hautematen da.
Ikatz-ziriz egindako emakume belaunikatu baten marrazkian, Clarkek figuraren mugak ikertzen ditu, baita lehen planoaren eta hondoaren esperientzia bisuala ere. Lerroen eta formen jokoak figuraren enborra plano angeluzuzenetan zatitzera eramaten du. Dimentsionaltasuna ere ikertzen du artistak, itzalak erantsiz izterren plano lerromakurretan.
Figura inguratzen duten kolore argiko lerro lodiek pentsarazten dute Clarkek figuraren eta balizko marko baten arteko harremana ere ikertu zuela. Irudiaren eta haren inguruaren arteko harremanari buruzko jakin-min hori aro bereko haren margolan abstraktuen giltzarrietako bat izan zen.