Edukira zuzenean joan

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958

Konposizioa (Composição), 1953

Info gehiago

Markoa hautsiz (Quebra da moldura), 1954

Info gehiago

Iruzkinak

Lerro organikoaren aurkikuntza (Descoberta da linha orgânica), 1954

Olio-pintura mihise gainean
59,5 x 80 cm

Bilduma pribatua, Rio de Janeiro
X.2017.76

Berrogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean, pintura tradizionalaren funtzionaltasuna eta haren konbentzio espazialak zalantzan jartzen hasi zen Clark. Artelan berrietan, margolana objektutzat jotzen zuen, alegia, espazio arkitektoniko zehatz batean existitzen zen objektutzat, ez paretan zintzilikatutako bi dimentsioko iruditzat. Mihiseei markoak ezartzeari utzi zion, eta konposizioak elementu geometriko funtsezkoenetara murriztu zituen. Margotutako objektuaren elementu arkitektonikoak ikertzeari ere ekin zion, lerroa batez ere.

Margolan honek Clarkek bere “lerro organikoaren aurkikuntza” deritzona irudikatzen du. Lerro organiko hori honela definitu zuen artistak: “kolore bereko bi gainazal lau bata bestea ukituz aplikatzen direnean agertzen den lerroa”. Mihise gainean lerro bat zuzenean margotu beharrean, Clarkek fisikoki eraikitzen du elkarren ondoan dauden bi panel lotuz, eta bien artean bisualki lerro baten moduan funtzionatzen duen zirrikitu txiki bat utziz. Lerro organikoa ez zaio azalerari marka grafiko baten moduan lotzen; aitzitik, bizirik dago, inguruari lotuta, eta harekin elkarreraginean. Margotutako objektuan sartzen den eta, aldi berean, kanporantz, inguratzen duen espaziorantz, zabaltzen den zirrikitu hori esploratzera gonbidatuta gaude ikusleok, horrela obraren esperientzia murgiltzaileagoa eta parte-hartzaileagoa sortuz.

1956an, lerro organikoaren kontzeptuari buruz mintzatu zen Clark bere jaioterriko, Belo Horizonteko, Arkitekturako Eskola Nazionalean. Lerro organikoaren aurkikuntza mundu errealari egindako behaketetatik eratorria zela azaldu zuen, ateen lerro funtzionalen, arroparen josturen eta azalera oso bat modulatzeko materialen loturen behaketatik adibidez. Pentsamendu arkitektonikoa arte ederren berezko prozedura piktorikoetara eraldatzeko transposizio hori, eta elementu eraiki edo espazialen justaposizioa oinarrizko elementu bihurtu ziren Clarken geroko obran.

BESTE ATALAK

Sarrera

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Angélica de Rezende piano-jotzailearen erretratua (Retrato da pianista Angélica de Rezende), 1940ko hamarkadaren amaiera

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Titulurik gabea, 1951 (Marrazki-saila)

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Biolontxelo-jotzailea (O Violoncelista), 1951

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Eskailera (Escada), 1951 

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Konposizioa (Composição), 1951

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Konposizioa (Composição), 1953

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Lerro organikoaren aurkikuntza (Descoberta da linha orgânica), 1954

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Markoa hautsiz (Quebra da moldura), 1954

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Barnealdea lanerako maketa (Maquete para Interior), 1955

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Gainazal modulatua (Superficie modulada), 1955

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Gainazal modulatua 2. zk., 1. bertsioa (Superficie modulada no. 2, versão 1), 1958/84

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Planoak gainazal modulatuan lanerako estudioa (Estudo para Planos em superfície modulada), 1957

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Planoak gainazal modulatuan, B saila, 7. zk., 1. bertsioa (Planos em superfície modulada, série B, no.7, versão 1), 1958

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Espazio modulatua 10. zk., 1. bertsioa (Espaço modulado no. 10, versão 1), 1958

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Espazio modulatua lanerako estudioa (Estudo para Espaço modulado), 1958

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Kontra-erliebea (Contra relevo), 1959

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago