Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958
Planoak gainazal modulatuan, B saila, 7. zk., 1. bertsioa (Planos em superfície modulada, série B, no.7, versão 1), 1958
Espazio modulatua lanerako estudioa (Estudo para Espaço modulado), 1958
Iruzkinak
Espazio modulatua 10. zk., 1. bertsioa (Espaço modulado no. 10, versão 1), 1958
- Izenburua:
- Espazio modulatua 10. zk., 1. bertsioa (Espaço modulado no. 10, versão 1), 1958
- Erakusketa:
- Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lerroa | Erakusketak | São Pauloko Bienala
- Mugimendu artistikoak:
- Neo-Konkretismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Clark, Lygia
Pintura industriala zur gainean
90 x 29,8 x 3 cm
Pedro Buarque eta Adriana Varejão
X.2017.113
1958an, Clark orientazio bertikaleko konposizioak sortzen hasi zen Espazio modulatua izenburua ezarri zion sail baterako; hartan, espazio errealaren eta espazio piktorikoaren arteko harremana ikertu zuen. Sail horretan berriro ekin zion lerro organikoaren azterketa sistematikoari, ez soslai edo ingerada moduan, ezpada bi planoren arteko eten edo hutsune moduan. Artelanen ardatza lerro organikoaren “ezereza” da, objektu margotuak espazioan eta denboran duen existentziarekiko harremanean.
Rio de Janeiroko Arte Modernoko Museoan 1959an egindako Erakusketa Neokonkretuan, Clarken hogeita sei margolan zeuden, hiru sailetakoak: Planoak gainazal modulatuan, Espazio modulatua eta Unitateak izenburua zuen beste batekoak. Erakusketak Salvador de Bahiara eta Clark jaio zen hirira bidaiatu zuen, Belo Horizontera. Urte berean, Gainazal modulatua saileko bost artelan ere aurkeztu zituen artistak São Pauloko Biurtekoaren bosgarren edizioan.