Edukira zuzenean joan

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958

Konposizioa (Composição), 1951

Info gehiago

Lerro organikoaren aurkikuntza (Descoberta da linha orgânica), 1954

Info gehiago

Iruzkinak

Konposizioa (Composição), 1953

Olio-pintura mihise gainean
116,7 x 80,7 x 2,5 cm

Patricia Phelps de Cisneros bilduma
X.2017.60

1952. urtearen erdialdean, Brasilera itzuli zenean, gorabidean zegoen talentutzat jotzen zuten dagoeneko Lygia Clark. Urte hartako azaroan, bakarkako lehen erakusketa eskaini zioten Brasilen, Rio de Janeiroko Hezkuntza-Ministerioan, eta laster hasi zen erakusketa kolektibo garrantzitsuetan parte hartzen herrialde osoan zehar. Erakusketa horien artean zeuden Arte Abstraktuko Lehen Erakusketa Nazionala, Petropolisen, eta São Pauloko Arte Modernoko Museoak antolatutako Arte Modernoaren Biurtekoaren bigarren edizioa. Rioko Hezkuntza- eta Kultura-Ministerioaren Arte Modernoko hirugarren Erakusketa Nazionalean ere erakutsi zituen artelanak, eta Veneziako Biurtekoaren zazpigarren edizioan Brasil ordezkatu zuten artistetako bat izan zen.

1953an, Clarkek eduki figuratibo oro baztertu zuen bere obra berrietatik. Aurrerantzean, abstrakzio geometrikoaren mugimenduaren, hau da, arte konkretua ere deitutakoaren ikono garrantzitsuenetako bat izan zen; mugimendu hori berrogeiko hamarkadako urteetan Brasilgo artean nagusi izandako figurazio errealistaren aurkako erreakzio moduan sortu zen. 1954an, Clarkek eta beste artista batzuek Grupo Frente taldea sortu zuten, Rion kokatua; arte abstraktuaren barruan esperimentazio tekniko eta materialarekin konprometitutako abangoardiako arte-kolektiboa zen hura. Talde horren lehen erakusketa kolektiboa 1954an egin zen, Copacabanako Brasil-Estatu Batuak Institutuko aretoetan. Grupo Frente taldearen estetika Rio hiriaren inguruaren isla zen, oparoa koloreetan, bere hondartzekin eta bere naturarekin.

1953ko Konposizioa artelanean, kolore biziko karratuen eta laukizuzenen nahasketa alaia mihisetik proiektatu egiten da ia-ia; Clarkek abstrakzio geometrikoaren baitan Grupo Frente taldeari lotuta egin zituen artelanen ezaugarri tipikoa da hori. Kasu honetan, formen banaketaren xedea da artelanari dinamismo bisuala ematea eta erritmo ernagarri baten irudipena sortzea ikusmenak konposizio erabat abstraktua zeharkatu ahala. Clarkek berak aitortua zuen Mondrian bere lehen eraginetako bat izan zela, eta lan honetan beste behin ikusi dezakegu artista haren lerro bertikalen eta horizontalen tramei egindako omenaldia.

BESTE ATALAK

Sarrera

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Angélica de Rezende piano-jotzailearen erretratua (Retrato da pianista Angélica de Rezende), 1940ko hamarkadaren amaiera

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Titulurik gabea, 1951 (Marrazki-saila)

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Biolontxelo-jotzailea (O Violoncelista), 1951

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Eskailera (Escada), 1951 

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Konposizioa (Composição), 1951

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Konposizioa (Composição), 1953

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Lerro organikoaren aurkikuntza (Descoberta da linha orgânica), 1954

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Markoa hautsiz (Quebra da moldura), 1954

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Barnealdea lanerako maketa (Maquete para Interior), 1955

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Gainazal modulatua (Superficie modulada), 1955

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Gainazal modulatua 2. zk., 1. bertsioa (Superficie modulada no. 2, versão 1), 1958/84

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Planoak gainazal modulatuan lanerako estudioa (Estudo para Planos em superfície modulada), 1957

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Planoak gainazal modulatuan, B saila, 7. zk., 1. bertsioa (Planos em superfície modulada, série B, no.7, versão 1), 1958

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Espazio modulatua 10. zk., 1. bertsioa (Espaço modulado no. 10, versão 1), 1958

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Espazio modulatua lanerako estudioa (Estudo para Espaço modulado), 1958

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Kontra-erliebea (Contra relevo), 1959

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Iruzkina, 2020

Info gehiago