Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958
Espazio modulatua 10. zk., 1. bertsioa (Espaço modulado no. 10, versão 1), 1958
Kontra-erliebea (Contra relevo), 1959
Iruzkinak
Espazio modulatua lanerako estudioa (Estudo para Espaço modulado), 1958
- Izenburua:
- Espazio modulatua lanerako estudioa (Estudo para Espaço modulado), 1958
- Erakusketa:
- Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | Lerroa | Materiala | Dimentsioa
- Teknikak:
- Collage
- Aipatutako artistak:
- Clark, Lygia
Paper moztua, kartoi gainean itsatsia
30 x 10 cm
Bilduma pribatua. Eskaintza: Alison Jacques Gallery, Londres
X.2017.91
Clark-ek Espazio modulatua sailerako collageekin egindako ikerketa ugariek —horietako batzuk hemen ikusgai— agerian uzten dute artistak azterketa metodiko eta ia-ia zientifiko baten mende ezartzen zituela espazioa eta forma. Kolore zuri-beltzeko eta kolore zuri-gorriko paper ebakien konbinazioak gero eta gehiago erabiltzen ditu Clarkek, eta kartoian edo paperean itsasten ditu, lerroek eta planoek batera nola funtzionatzen duten behatzeko. Artelan guztietako sakontasun edo hondo gabeziari eta koloreen harreman sinplifikatu eta monokromoei esker, ikuslearen esperientzia bisuala forman eta hari espazioan existitzeak ematen dion materialtasunean zentratzen da.
Espazio modulatua eta Gainazal modulatua sailekin, “geometria bizia” deitzen zuenaren bila aritu zen Clark. Haren ikuspegiak matematikoa badirudi ere, berez forma positiboaren eta negatiboaren ikerketa intuitiboa da, lerrotik hasitakoa. Elkarren alboan dauden planoen arteko lerro organikoa darabil Clarkek espazio positiboak eta negatiboak sortzeko eta pintura tradizionalaren bi dimentsioko izaera gainditzeko.
Espazioaren eta formaren esplorazio sakona burutu zuen Clarkek bere ekoizpen artistikoaren lehen hamarkadan, eta horrek bere ibilbidearen erdiguneko urteak hartu zituzten artelan eskultoriko eta elkarreragileak sortzera eraman zuen.