Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958
Markoa hautsiz (Quebra da moldura), 1954
Gainazal modulatua (Superficie modulada), 1955
Iruzkinak
Barnealdea lanerako maketa (Maquete para Interior), 1955
- Izenburua:
- Barnealdea lanerako maketa (Maquete para Interior), 1955
- Erakusketa:
- Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea. Teoria | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Kolorea | Fernand Léger | Dimentsioa
- Artelan motak:
- Maketa
- Aipatutako artistak:
- Clark, Lygia
Zura eta automobil-pintura
30,5 x 50 x 18 cm
Bilduma pribatua. Eskaintza: Alison Jacques Gallery, Londres
X.2017.79
Lygia Clark-ek artearen eta bizitzaren arteko fusioaren bilaketan sinesten zuen, eta defendatzen zuen pintura eta arkitektura berak “bizitzeko moduko espazio dinamikoa” deitzen zuenaren parte moduan bizi zirela elkarren ondoan. Haren ideia zen ez zela jarraitu behar paretetan margolanak zintzilikatzen, baizik eta margolanek bizitzeko moduko espazio oso bat okupa zezaketela. Fernand Léger-ek izandako eraginaren beste adibide bat da hori; izan ere, Légerren hogeiko hamarkadako “margolan muralek” espazio baten arkitekturarekin erabateko harmonian zeuden “azalera bizien” ideia aldarrikatzen zuten.
1955ean, barnealderako egurrezko hiru maketa margotuk osatutako sail bat egin zuen Clarkek; erakusketa honetan lehen aldiz batera erakutsiko dira lan horiek. Gela txikietarako modeloak dira, eskalan eginak, koloretako barnealdeak eta ate mugikorrak dituztenak, artistaren “gainazal modulatuko” margolanetako figura geometrikoen antzekoak, baina, kasu honetan, gela oso bihurtzen dira. Maketa bakoitza agertoki baten moduan antolatzen da, hiru paretarekin eta zoru batekin; horrek planoetatik eta koloreetatik abiatuta eraikitako espazio geometriko moduko batean pentsarazten du.
Maketa hauen bidez, Clark arte-molde berri bat sortzen saiatu zen, espazio jakin baten arkitekturaren elementu fisikoen barruan existituko zena. Hasieran diseinu grafikoko elementu geometriko bat dirudien zerbait, berez, ate bat, leiho bat, apalategi bat edo sofa bat izan daiteke. Margolan baten konposizioa osatzen duten elementuek arkitekturaren proportzioak hartzen dituzte tamaina naturalean eraikitzen direnean, eta, horrela, espazio ireki bat osatzen dute, barruan sartzeko moduko margolan bat dirudiena, eta ikuslea inguruan murgilarazten duena.
Maketa hauen tamaina errealeko bertsioak eraikitzeko asmoa izan zuen, baina inoiz ez ziren gauzatu.