Edukira zuzenean joan

Urte eroak, 1920ko hamarkada

Fernand Léger, Ballet mekanikoa (Ballet mécanique, 1924)

Info gehiago

Constantin Brancusi

Info gehiago

Iruzkinak

Heinrich Hoerle, Hiru ezindu (Drei Invaliden, ca. 1930)

Izenburua:
Heinrich Hoerle, Hiru ezindu (Drei Invaliden, ca. 1930)
Erakusketa:
Urte eroak, 1920ko hamarkada
Gaiak:
Gizakia | Giza gorputza | Artea eta gizartea | Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Gizarte-kronika | Lehen Mundu Gerra | Hiria | Alemania | Berlin | Pertzepzioa
Mugimendu artistikoak:
Konstruktibismoa | Objektibotasun Berria
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Argazkia | Pintura
Aipatutako artistak:
Attia, Kader | Hoerle, Heinrich

1920ko hamarkadan Coloniako Heinrich Hoerle pintoreak, konstruktibismo figuratiboa eta piktogramari lotutako lengoaia bisuala defendatzen zituen. Bere lagun Franz Wilhelm Seiwert-ek adierazpen forma hau hautatu izana 

 “Sentimentalismorik eta ausazkotasunik gabeko errealitate bat” irudikatzeko saiakera izan zela esan zuen.

Hemen, adibidez, Hoerlek gudan zauritutako hiru gizon irudikatzen ditu "makinak" bailiran. Besoen ordez, sorbaldetatik protesiak ateratzen zaizkie. Buruko ilea arrasean ebakita eta beraien artean bereizezinak, Lehen Mundu Gerrako biktimak irudikatzen dituzte. Ohikoa zen 1920ko hamarkadako artean gerrako beterano zaurituen irudiak ikustea, elbarrituak edo desfiguratutako aurpegiekin. Gerran galdutako ahuldutako gizonezkoen gorputza irudikatzen dute, baita gizartearen miseria ere. Artistaren ikuspuntutik, elbarria —langilea bezala— kapitalismoaren eta arma-industriaren biktima zen.

Gizon hauen etorkizuna Alemaniako eta Austria-Hungariako monarkien abolizioarekin estuki lotuta dago, non demokrazia gailendu zen gobernu forma berri gisa eta alderdiak bihurtu ziren boterearen protagonista politiko berri.

Lehen Mundu Gerraren ondoren, artistek aldaketa ugariri egin behar izan zieten aurre. "Berria" zena nagusitu zen, eta "Objektibotasun Berria" mugimenduan, "bizitzeko modu berrian" edo "ikuspegi berrian" adierazi zen. "Emakume berria" eta "gizon berria" hiri garrantzitsuenetan bizi ziren, genero arauak zalantzan jarriz eta tradizioaren mugak hautsiz. Gainera hainbeste gizon gerran hil edo zauritu zituztenez, emakumeak lana bilatzeko premia izan zuten eta modu horretan lortu zuten autonomia ekonomiko eta politiko handiagoa.

Birrindutako gorputzen irudiak mingarriak ziren orduan eta mingarriak dira gaur egun ere. Gerrak justuak ez direla gogorarazten digute; horien ondorioz hildakoak izateaz gain, gatazkak belaunaldi oso bat uzten du traumatizatuta. Lehen Mundu Gerraren traumen espektroak gerrako neurosia zein gueules cassées (euskaraz "aurpegi hautsiak") delakoen aurpegietako zauri ikusgarriak hartzen zituen. Garai horretan agertu zen baita ere berreraikuntza-kirurgia, kirurgia plastiko modernoaren aitzindaria. Berlinen bizi den Kader Attia, artista frantziar-algeriarrak, operazio kirurgiko horietako argazki historikoak aztertu eta berreraikuntza beste forma batzuekin alderatu ditu areto honetan ikusgai dagoen Ireki begiak lanean.

BESTE ATALAK

Sarrera

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Fernand Léger, Ballet mekanikoa (Ballet mécanique, 1924)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Heinrich Hoerle, Hiru ezindu (Drei Invaliden, ca. 1930)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Constantin Brancusi

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jeanne Mammen

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Hans Richter, Erritmoa 23 (Rhythmus 23, 1923)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

László Moholy-Nagy-ren fotogramak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Valeska Gert dantzaria (Berlin)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

My Ullmann eta Vienako Zinetismoa

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Marc Bauer, Sugea lurrean / Mnemosine (The Snake on the Ground / Mnemosyne ), 2020

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Josephine Baker dantzaria (Paris)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Moda

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Ehunak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Hiroshi Sugimoto Fagus oinetako-orkoi lantegia, Walter Gropius (Fagus Shoe Last Factory, Walter Gropius, 1998)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Lucia Moholy-ren argazkiak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Xanti Schawinsky

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Le Corbusier: Esprit Nouveau

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

1920ko hamarkadako diseinu klasikoak: Aulkiak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Thomas Ruff: Mies van der Rohe Weissenhof kolonia eta aulkia, “eraikuntza berriaren” ikur

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago