Urte eroak, 1920ko hamarkada
Constantin Brancusi
Hans Richter, Erritmoa 23 (Rhythmus 23, 1923)
Iruzkinak
Jeanne Mammen
- Izenburua:
- Jeanne Mammen
- Erakusketa:
- Urte eroak, 1920ko hamarkada
- Gaiak:
- Gizakia | Emakumea artean | Artea eta gizartea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Gizarte-kronika | Prostituzioa | Hiria | Alemania | Berlin | Weimar | Erotismoa | Pertzepzioa
- Mugimendu artistikoak:
- Objektibotasun Berria | Sinbolismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Mammen, Jeanne
Artista gutxik erretratatu dute Weimarko Errepublikako urteetako emakume alemaniar liberatuak Jeanne Mammen-ek erakutsi zuen enpatiarekin. Modu intuitiboan antzeman zuen mozorro-dantzen eta pertsonaien interpretazioaren garrantzia.
Artista berlindarrak Parisen eta Bruselan ikasi zuen eta 1920ko hamarkada hasierako aldizkari eta argitalpen satirikoetan lan egin zuen. Bere espezialitatea giro-estudioak izan ziren, marrazki zein akuarela horiek ilustratzaile ospetsu bilakatu baitzuten Mammen. Irudi femenino dotoreak interesatzen zitzaizkion bereziki, baina baita Alemaniako hiriburuan entretenimendu erotikoa eskaintzen zuten establezimenduak ere.
Berlineko eguneroko bizitzari buruzko irudietan —batzuetan burutsuak, beste batzuetan enigmatikoak—, Mammenek pertzepzio sakonarekin eskaintzen digu emakume eta langile arruntek "emakume berriaren" irudira egokitzeko egiten zuten ahaleginaren isla.
Jean Mammenek hamarkada guztia igaro zuen hirian bueltaka, antzerkietako palkoak eta ballet-aretoak bisitatuz, baita Alexanderplatz inguruan zeuden proletarioentzako plazer-guneak ere. Azpikultura gay eta lesbikoa behatu zuen modako tokietan, baita ferietako tiro-etxoletan zebiltzan proletarioak ere. Prostituzioaren gaia ere jorratu zuen. Bere izenburuak, polisemikoak batzuetan, anbiguotasunaren elementu gehigarria dute askotan: Panpina aspergarriak lanean, artista azken modan jantzitako bi emakumez ari da edo emakumeak, "panpinetara jolasten" aspaldi aspertu zirela ulertzera eman nahi du?