Urte eroak, 1920ko hamarkada
Ehunak
Lucia Moholy-ren argazkiak
Iruzkinak
Hiroshi Sugimoto Fagus oinetako-orkoi lantegia, Walter Gropius (Fagus Shoe Last Factory, Walter Gropius, 1998)
- Izenburua:
- Hiroshi Sugimoto Fagus oinetako-orkoi lantegia, Walter Gropius (Fagus Shoe Last Factory, Walter Gropius, 1998)
- Erakusketa:
- Urte eroak, 1920ko hamarkada
- Gaiak:
- Argazkigintza | Arkitektura | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Konposizioa | Perspektiba | Alemania | Walter Gropius | Le Corbusier
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Sugimoto, Hiroshi
Hiroshi Sugimoto-k argazki-segidak sortzen ditu formatu handiko kamera analogiko batekin, esposizio luzeekin eta beti zuri-beltzean. 1997an Arkitektura izeneko serieari ekin zion. Hura osatzeko arkitekturaren historiako ikonoei argazkiak atera zizkion mundu osoan, irudiak nahita desenfokatuz. Ondoren, 2017an hau adierazi zuen metodo honi buruz:
“Arkitektura oro ilusio bat da […]. Hala ere, pertsona naizen aldetik dudan oroimena eta gizateriaren oroimena ere irudikatzen ditu"
XX. mendeko arkitekturaren ikonoen artean, Sugimotok Possey udalerrian dagoen Le Corbusierren Villa Saboye-ren eta Walter Gropius-en Fagus Fabrika-ren argazkiak atera zituen.
Ironikoki, irudi hauetan desenfokatze-efektu horrek ahalbidetzen digu arkitekturaren ikono hauen esentzia bereiztea, hots, beirazko fatxada, oin askeko planoak edo eraikinaren alboetan euste-zutaberik ez egotea. Aldi berean, ingurunea ikusleen oroimen kolektiboari desafio egiten dion ametsezko kutsu batek inguratzen duela dirudi.
Walter Gropius-ek eta Adolf Meyer-ek diseinatua 1911an, Niedersachsen-en dagoen Fagus-Werk orkoi fabrika, esan bezala, arkitektura modernoaren printzipioak aurreratzen dituen eraikuntza da, bereziki Dessauko Bauhaus eskolakoak, zeinen egoitza Gropiusek eraiki baitzuen ere 1925ean. Fagus Fabrika Gropiusek nazioarte mailan jaso zuen lehen arkitektura-enkargu garrantzitsua da.
Deigarria da batez ere, solairu guztiak estaltzen dituen beirazko fatxada. Berritasun iraultzailea izan zen eraiki zen garaian eta "beirazko-horma" izenarekin bataiatu zuten. Eraikinaren berrikuntza garrantzitsuenak beiraz hornitutako fatxada, lehenengo eskailera flotatzailea, eta eraikinaren izkina “irekia” dira, hau da, beiratea angeluan jarraitzea.
Walter Gropius erakusketa honetan sakonki aztertzen den Bauhaus eskola eta produkzio zentro ezagunaren fundatzailea izan zen (1919–33).