Edukira zuzenean joan

Urte eroak, 1920ko hamarkada

Josephine Baker dantzaria (Paris)

Info gehiago

Ehunak

Info gehiago

Iruzkinak

Moda

Hain ezaguna den 1920ko hamarkadako moda Paul Poiret, Coco Chanel eta Madelaine Vionnet bezalako izenekin lotzen da. Paris laster bilakatu zen nazioarteko goi-mailako joskintzaren hiriburu. Soinekoen luzera moztu zen eta azpildurak goranzko bidea jarraitu zuten hamarkada aurrera zioan neurrian. Aldi berean, gerriak gehiago markatu ziren eta mahukak geroz eta motzagoak ziren. Moda-diseinatzaileek modu erabakigarrian aldatu zituzten soinekoen diseinuen formak, "emakume profesional berriari" mugikortasun gehiago ahalbidetuz.

Paul Poiret izan zen bere joskintza-etxearen marka bere sormen pertsonalarekin modu askaezinean lotu zuen lehenengo diseinatzailea. Goi-mailako joskintza sormen artistiko ekintza bihurtu zuen. Horrek Raoul Dufy bezalako artistekin elkarlanean aritzea ondorioztatu zuen. Lankidetza honi esker Dufyk estetika kubistarekin eten egin zuen eta irudimenez betetako estanpatu sofistikatuak sortu zituen.

1920ko hamarkadaren erdialdean, Coco Chanel eta Madeleine Vionnet bezalako diseinatzaileek egitura atletikoa eta androginoa zuten emakumeentzako arropak sortu zituzten, konbentzio tradizionaletatik askatuz. Chanel modaren historiara pasatu zen little black dress (soineko beltz txikia) delakoarekin eta beltza, doluaren kolorea, joera bihurtu zuen. 1926anVogue aldizkariak adierazi zuen Little black dress soinekoa “gustu oneko emakume guztientzako uniforme" bihurtuko zela.

Madeleine Vionnet-ek edertasunaren ikuspegi denboragabea zuen Parisko Palais Galliera-ko soinekoan ikus daitekeen moduan. Bazirudien bere soinekoek bizitza propioa zutela, soinean zeramatzaten gorputzak zigarro-kez inguratuta egongo balira moduan, kearen kiribilak imitatuz. Vionnet oihalak zeharka mozten hasi zen, eta gaur egun ere goi-mailako joskintzan ehun dotore eta arinak lortzeko teknika garrantzitsuenetako bat da oraindik.

BESTE ATALAK

Sarrera

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Fernand Léger, Ballet mekanikoa (Ballet mécanique, 1924)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Heinrich Hoerle, Hiru ezindu (Drei Invaliden, ca. 1930)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Constantin Brancusi

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jeanne Mammen

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Hans Richter, Erritmoa 23 (Rhythmus 23, 1923)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

László Moholy-Nagy-ren fotogramak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Valeska Gert dantzaria (Berlin)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

My Ullmann eta Vienako Zinetismoa

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Marc Bauer, Sugea lurrean / Mnemosine (The Snake on the Ground / Mnemosyne ), 2020

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Josephine Baker dantzaria (Paris)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Moda

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Ehunak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Hiroshi Sugimoto Fagus oinetako-orkoi lantegia, Walter Gropius (Fagus Shoe Last Factory, Walter Gropius, 1998)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Lucia Moholy-ren argazkiak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Xanti Schawinsky

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Le Corbusier: Esprit Nouveau

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

1920ko hamarkadako diseinu klasikoak: Aulkiak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Thomas Ruff: Mies van der Rohe Weissenhof kolonia eta aulkia, “eraikuntza berriaren” ikur

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago