Urte eroak, 1920ko hamarkada
Lucia Moholy-ren argazkiak
Le Corbusier: Esprit Nouveau
Iruzkinak
Xanti Schawinsky
- Izenburua:
- Xanti Schawinsky
- Erakusketa:
- Urte eroak, 1920ko hamarkada
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Espazioa | Mugimendua | Soinua | Bauhaus Eskola | Nazismoa | Antzerkia | Dantza | Alemania | Suitza
- Artelan motak:
- Performance
- Aipatutako artistak:
- Schawinsky, Xanti
1924ko udaberrian Basileako Xanti Schawinsky, 20 urteko gazteak, bere ikasketak hasi zituen Bauhaus eskolan. Bere nortasuna bat zetorren arte-eskolak aplikatzen zuen zeharkako ikuspegiarekin: artea eta arkitektura ikasten hasi zen Basilean eta biolontxeloa Zurich-en. Oskar Schlemmer-ek zuzentzen zuen Bauhauseko antzerki-artearen tailerrean sortu zituen bere lehenengo sketche-ak eta pantomimarekin nahastutako dantzak.
Schawinsky-k “spectodrama” hitzarekin izendatu zuen bere antzerki esperimentala eta bere multimedia-produkzioak happening-en forma goiztiarra direla esan daiteke. Haren ikuskizunek arte eszenikoen funtsezko aspektuak aztertzen zituzten; hots, mugimendua, argia, soinua, kolorea eta espazioa. Aktoreak pantomimaz eta dantzaz baliatzen ziren obrak antzezteko. Schawinskyk gainera, diziplina akademiko anitzetako ideiak hartu zituen kontuan bere planteamenduan.
1929an Bauhaus eskola utzi ondoren Schawinsky Magdeburgeko eta Berlineko agertokietako eta erakusketetako diseinatzaile lanetan aritu zen. Nazismoarentzat “poloniar judutarra” zen eta Milanera ihes egin behar izan zuen 1933an eta ondoren, 1936an, Ameriketako Estatu Batuetara. Josef Albers-ek Schawinsky gomendatu zuen Ipar Carolinako Black Mountain College diziplina anitz uztartzen zituen unibertsitate aitzindarian irakasle aritzeko. Black Mountain College-n Eszena estudioak sortu zituen eta bere ideiak garatu zituen multimedia antzerkiko produkzioetan.