Urte eroak, 1920ko hamarkada
Valeska Gert dantzaria (Berlin)
Marc Bauer, Sugea lurrean / Mnemosine (The Snake on the Ground / Mnemosyne ), 2020
Iruzkinak
My Ullmann eta Vienako Zinetismoa
- Izenburua:
- My Ullmann eta Vienako Zinetismoa
- Erakusketa:
- Urte eroak, 1920ko hamarkada
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Kolorea | Mugimendua | Viena | Psikologia | Autoezagutza
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Zinetikoa | Espresionismoa
- Teknikak:
- Tenpera
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Ullmann, My
Marianne Ullmann da Vienako arte Zinetikoaren ordezkari ezagunenetako bat. 1922an hasi zuen bere ibilbidea. Bere lanak “My” hitzarekin sinatzen zituen, “M” letra grekoaren transkripzio latindarra, alegia. Ullmannek Arte Aplikatuen Eskolan ikasi zuen 1921 eta 1925 bitartean. Franz Cizek-ek irakasten zuen Irudi Edergarrien Teoria irakasgaiak sakonki hunkitu zuen Ullmann. Bere obrari ekiteko orduan, Ullmann-ek ikusten zuena abstraitzen zuen eta irudi geometrikoetan bihurtzen zuen, mugimendua irudikatzeak suposatzen zuen erronkari aurre eginez.
1920ko hamarkadan, Vienako Zinetismoa bertako abangoardiaren barruan zegoen. Hala ere, estilo piktoriko nagusia espresionismoa zen, kolore aberatsak erabiltzen zituena, eta joera konstruktibistak eta abstraktuak garrantzi txikiagoko fenomenoak ziren oraindik. Ullmannek 1925ean utzi zituen ikasketak eta Luzernara joan zen lehenengo eta ondoren Berlinera. Franz Cizek irakasleak, batez ere nazioartean, prestigio ezaguna bazuen ere, Vienan bere lanak ez zuen jendearen onespenik. Berdina gertatu zitzaion Ullmann-i beranduago. Cizek-ek influentzia kubistak, espresionistak, konstruktibistak eta futuristak jaso zituen, eta horiek, erritmo eta mugimendu elementu konstanteekin nahastu zituen.
Viena hura Alfred Adler psikoanalistaren hiria zen, Sigmund Freud-en arerioa. Psikologia indibidualaren teoriarekin Adlerrek “erkidego zentzua” eta “gutxiagotasun-konplexua” esamoldeak sortu zituen eta lengoaia hitzezkoak ez diren adierazpenen bidez ere interpretatzearen garrantzia ezarri zuen. Ullmannek bere buruarengan zuen konfiantza handia kontuan hartuz, Apala izeneko pintura hau autoanalisi kritiko baten emaitza moduan interpreta genezake.