Edukira zuzenean joan

Urte eroak, 1920ko hamarkada

1920ko hamarkadako diseinu klasikoak: Aulkiak

Info gehiago

Iruzkinak

Thomas Ruff: Mies van der Rohe Weissenhof kolonia eta aulkia, “eraikuntza berriaren” ikur

Izenburua:
Thomas Ruff: Mies van der Rohe Weissenhof kolonia eta aulkia, “eraikuntza berriaren” ikur
Erakusketa:
Urte eroak, 1920ko hamarkada
Gaiak:
Argazkigintza | Arkitektura | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Mugimendua | Altzari-diseinua | Altzariak | Alemania | Mies van der Rohe | Bizi-kalitatea
Artelan motak:
Argazkia
Aipatutako artistak:
Ruff, Thomas

Thomas Ruff-ek, Düsseldorf-eko eskolako artista eta Becher argazkilarien ikaslea, kontzienteki hausnartu du argazkigintzaren historiaren eta gaur egun dituen ahalmenen gainean. Ruffek askotan landu du arkitekturaren gaia haren argazkietan 1991an Basileako Herzog & de Meuron arkitektoekin lankidetzan aritu zenetik; izan ere, arkitektura argazkigintzarako bereziki interesgarria den gaia da.

1999 eta 2000 artean Thomas Ruffek l.m.v.d.r. izenburua duen argazki-segida garatu zuen. Sigla horiek Ludwig Mies van der Rohe-ren izen-abizenari dagozkio, argazki horietan arkitektoak diseinatutako eraikuntzak aztertzen dituelako, hemen aurkezten dugun Stuttgart-eko Weissenhof koloniaren kasuan bezala. 1927an eraiki zen prototipo izateko asmoarekin eta "Arkitektura berriaren ereduen eta nazioarteko planaren erakusketaren" parte izan zen.

Erakusketaren helburua 1920ko hamarkadan zegoen etxebizitza falta konpontzea zen, familientzako etxebizitza koloniak bezalako kontzeptuen bidez. Hiriko administrazioak 16, 6 millioi marko alemaniar bideratu zituen xede horretara. Diru-laguntza horrekin arkitekto alemaniar eta frantziar ezagunek diseinatutako 1.600 etxebizitza eraiki ziren.

Ludwig Mies van der Rohe-k hartu zuen bere gain Weissenhof-eko koloniaren zuzendaritza artistikoa Deutscher Werkbund artisten eta artisauen elkartearen izenean. Nazioarteko Estiloaren xedea zen lengoaia formala eraikuntzaren barne-funtzioen eta materialen edertasun naturalaren arabera zehaztea. Hala eta guztiz ere, “eraikuntza berria" mugimendua burdinazko egitura erabiltzearen teknika berrian ere oinarritzen zen. Kanpoko hormek karga-horma funtzioa edukitzeak, etxebizitza unitateak konfigurazio desberdinak jarraituz banatzeko aukera ematen zuen, betiere kontuan hartuz familiaren tamaina edo bakoitzaren lehentasunak. Garrantzi handia eman zitzaien espazio irekiei, esaterako balkoi, terraza eta teilatu lauei.

Weissenhof kolonian aurkeztu zituen Mies van der Rohek berak diseinatutako hainbat altzari lehenengoz jendaurrean: aretoan Weissenhof aulkia ikus daiteke. Atzeko hankarik gabe, nikelez xaflaztatutako altzairuzko tutuekin sortu zuen. Altzairuzko tutuz egindako altzari funtzional hau perfektua zen arkitektoak argiz betetako geletan altzari mugikorrak jartzeko zuen zaletasuna ikusita.

BESTE ATALAK

Sarrera

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Fernand Léger, Ballet mekanikoa (Ballet mécanique, 1924)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Heinrich Hoerle, Hiru ezindu (Drei Invaliden, ca. 1930)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Constantin Brancusi

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jeanne Mammen

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Hans Richter, Erritmoa 23 (Rhythmus 23, 1923)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

László Moholy-Nagy-ren fotogramak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Valeska Gert dantzaria (Berlin)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

My Ullmann eta Vienako Zinetismoa

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Marc Bauer, Sugea lurrean / Mnemosine (The Snake on the Ground / Mnemosyne ), 2020

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Josephine Baker dantzaria (Paris)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Moda

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Ehunak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Hiroshi Sugimoto Fagus oinetako-orkoi lantegia, Walter Gropius (Fagus Shoe Last Factory, Walter Gropius, 1998)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Lucia Moholy-ren argazkiak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Xanti Schawinsky

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Le Corbusier: Esprit Nouveau