Edukira zuzenean joan

Urte eroak, 1920ko hamarkada

Hiroshi Sugimoto Fagus oinetako-orkoi lantegia, Walter Gropius (Fagus Shoe Last Factory, Walter Gropius, 1998)

Info gehiago

Iruzkinak

Ehunak

XIX. mendean emakumeentzako jantziak eta gizonentzako gorbatak ekoizteko luxuzko ehunen bigarren ekoizpen-gune garrantzitsuena bihurtu zen Zurich, zetaren hiriburua zen Lyon eta gero. Industria esportaziora bideratuta zegoen hein handi batean eta Suitzaren oparotasunaren suspertzailea izan zen, bankuak, industria farmazeutikoa edo aseguru-etxeak baino askoz lehenago. Aduanak saihesteko, Zuricheko familiek azkar eraman zuten produkzioa beste herrialde batzuetara. Lehen Mundu Gerraren aurretik ere, Zuricheko zetaren industriak ehungailu gehiago zituen atzerrian Suitzan baino.

Modaren sektorean arrakasta edukitzeko ez da nahikoa kalitate oneko produktua edo kostu ekonomiko egokikoa izatea, modaren joerei aurrea hartzeko gaitasuna ere oso garrantzitsua da. Jean Claude Frères estanpatuen enpresa paristarrak esate baterako, Parisen modan zeuden ehunen laginak eskaintzen zizkien bezeroei. Lyongo tindagaien industria zen koloreei zegokionez azken moda zein zen jakinarazteaz arduratzen zena.

Stehli Silks Corporation enpresa ezaguna da artea eta ehungintzaren-diseinua modu berritzailean uztartzeagatik. 1925 eta 1927 artean, zuzendari artistikoak enkarguak egin zizkien sortzaile estatubatuar ezagunei argazkietan oinarritutako diseinuak burutzeko, hala hola, Edward Steichen argazkilariari. Steichen-ek naftalina boleei eta azukre-koskorrei, eta haiek sortutako itzalei argazkiak atera zizkien. Emaitza, Sitsaren kontrako bolak eta azukre-koskorrak izenarekin ezagutzen den ehun-estanpatua izan zen. Horrela sortu zen nazioartean zirrara sortu zuen estanpatu iraultzaile hori eta Steichen "arte eskola industrial" berriaren sortzailea bilakatu zen. Stehli Silks Corporation konpainiaren Americana Prints estanpatuek hornitzen zuten merkatu estatubatuarra eta, aldi berean, artea ezagutzera ematen lagundu zuten, estilo aparta eta pertsonalarekin.

BESTE ATALAK

Sarrera

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Fernand Léger, Ballet mekanikoa (Ballet mécanique, 1924)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Heinrich Hoerle, Hiru ezindu (Drei Invaliden, ca. 1930)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Constantin Brancusi

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jeanne Mammen

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Hans Richter, Erritmoa 23 (Rhythmus 23, 1923)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

László Moholy-Nagy-ren fotogramak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Valeska Gert dantzaria (Berlin)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

My Ullmann eta Vienako Zinetismoa

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Marc Bauer, Sugea lurrean / Mnemosine (The Snake on the Ground / Mnemosyne ), 2020

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Josephine Baker dantzaria (Paris)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Moda

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Ehunak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Hiroshi Sugimoto Fagus oinetako-orkoi lantegia, Walter Gropius (Fagus Shoe Last Factory, Walter Gropius, 1998)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Lucia Moholy-ren argazkiak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Xanti Schawinsky

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Le Corbusier: Esprit Nouveau

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

1920ko hamarkadako diseinu klasikoak: Aulkiak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Thomas Ruff: Mies van der Rohe Weissenhof kolonia eta aulkia, “eraikuntza berriaren” ikur

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago