Urte eroak, 1920ko hamarkada
Hans Richter, Erritmoa 23 (Rhythmus 23, 1923)
Valeska Gert dantzaria (Berlin)
Iruzkinak
László Moholy-Nagy-ren fotogramak
- Izenburua:
- László Moholy-Nagy-ren fotogramak
- Erakusketa:
- Urte eroak, 1920ko hamarkada
- Gaiak:
- Argazkigintza | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Irudikapena | Erakusketak | Lehen Mundu Gerra | Man Ray | Zinema | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Aipatutako artistak:
- Moholy, Lucia | Moholy-Nagy, László | Schad, Christian
Zinemaren teknologiak egindako aurrerapenei esker artistek geroz eta gehiago esperimentatu ahal izan zuten argazkigintzarekin. 1920ko hamarkadan asko zabaldu zen fotograma artistikoen teknika, kamerarik gabe argazkiak ateratzea ahalbidetzen baitzuen. Horiek egiteko, gardentasun desberdina zuten objektuak paper fotosentikorraren gainean kokatzen zuten eta zuzenean argitan jarriz haien aztarna lortzen zen.
Prozedura horretan negatiborik ez zegoenez, eta ondorioz obra ezin zenez erreproduzitu, fotograma bakoitza bakarra zen. Christian Schad artista alemaniarrak, zeinen pintore-lanak ikusi ditugun erakusketa honetan jada, Lehen Mundu Gerran Suitzan erbesteratuta zegoela esperimentatu zuen lehenengoz teknika honekin eta berehala batailatu zuen bere izenean oinarrituz: "schadografia". 1920ko hamarkadan beste artista batzuk hartu zuten bere bidea, hala nola, Man Ray-k eta Lucia eta László Moholy-Nagy bikoteak.
1922an, Lucia eta László Moholy-Nagy fotogramak sortzen hasi ziren eta pixkanaka teknika honek zituen aukerak aztertzen hasi ziren, produkzioak eta erreprodukzioak ematen zituen aukeren gainean hausnartu ondoren. 1925ean, Moholy-Nagy-k bere ideiak ezagutzera eman zituen Bauhaus-eko Pintura, argazkigintza, zinema liburuan. 1929an aurkeztu zuen Film und Foto erakusketa —Zurich, Berlin, Danzig, Viena, Munich eta Tokio hirietan ikusgai egon zena—, “argazkigintza berriari” eskaini zion eta bertan, bere lan propioaz eta beste autoreenaz gain, Man Ray-en lanak ere aurkeztu zituen.