Edukira zuzenean joan

Urte eroak, 1920ko hamarkada

Marc Bauer, Sugea lurrean / Mnemosine (The Snake on the Ground / Mnemosyne ), 2020

Info gehiago

Iruzkinak

Josephine Baker dantzaria (Paris)

Izenburua:
Josephine Baker dantzaria (Paris)
Erakusketa:
Urte eroak, 1920ko hamarkada
Gaiak:
Emakumea artean | Giza gorputza | Mitoak | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kabareta | Dantza | Dantzariak | AEB | Europa | Paris | Jazz | Erotismoa | Ironia | Arrazakeria
Aipatutako artistak:
Baker, Josephine

1925eko urria: Josephine Baker dantzari estatubatuarraren Revue Nègre ikuskizunarekin estreinatu ziren Parisen charleston dantzaren urte "eroak" Europan. Jatorri apaleko 19 urteko gazteak, arraza-segregazioak eta arrazismoak markatutako San Luisen (Misuri) igaro zuen haurtzaroa. Aurretik bigarren mailako roletan ibilia zen New Yorken baina Parisen "Venus beltza" bilakatu zen egun batetik bestera. Hortik gutxira, Josephine Bakerrek bere ikuskizun propioa sortu zuen Folies-Bergère kabaret ezagunean eta Europan zehar ibili zen. Beranduago bere gaueko klub propioa ireki zuen. 1929ko udaberrian Bernako eta Zuricheko ikusleek bere estasi-emanaldien kalitate aparta ikusi ahal izan zuten. Ikuskizunaren munduko lehen izar beltzarana gurtzen zuen publikoak.

Bere dantzen exotismoa eta erotismoa iraultzaileak izan ziren gerra ondoko belaunaldiarentzat; izan ere, jendea sakonki traumatizatuta zegoen garai hartan eta nahi zuen bakarra ongi pasatzea zen. Ezaugarri fisikoak eta feminitatea ez ziren ezkutatu beharreko bereizgarriak jada. Siegfried Kracauer soziologoaren hitzetan, jazz-ak, eta batez ere charleston dantzak "gaur egungo unea azpimarratzen duen eta kargarik eta erantzukizunik ez duen ezaugarri fisiko bat" adierazten dute.

Josephine Bakerren ezaugarri nagusia dantza probokatzaileak ziren. Batzuetan platanoz egindako gona bat besterik ez zeraman soinean. Asko jota, gonak hankartea besterik ez zion estaltzen eta dantzari beltzaran gisa zuen rol estereotipatuari erantzun ironikoa suposatzen zuen horrek, Afrikako koloniak ekonomikoki esplotatzen zituen herrialde batean.

Bakerren nortasuna legendaz eta mitoz inguratuta egon da beti. Baliteke mito horiek dantzariak berak sustatzea. Ez daude elkarrizketarik grabatuta kasik, baina hala ere, berari buruzko biografia eta filma ugari egin dira.

BESTE ATALAK

Sarrera

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Fernand Léger, Ballet mekanikoa (Ballet mécanique, 1924)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Heinrich Hoerle, Hiru ezindu (Drei Invaliden, ca. 1930)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Constantin Brancusi

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jeanne Mammen

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Hans Richter, Erritmoa 23 (Rhythmus 23, 1923)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

László Moholy-Nagy-ren fotogramak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Valeska Gert dantzaria (Berlin)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

My Ullmann eta Vienako Zinetismoa

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Marc Bauer, Sugea lurrean / Mnemosine (The Snake on the Ground / Mnemosyne ), 2020

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Josephine Baker dantzaria (Paris)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Moda

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Ehunak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Hiroshi Sugimoto Fagus oinetako-orkoi lantegia, Walter Gropius (Fagus Shoe Last Factory, Walter Gropius, 1998)

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Lucia Moholy-ren argazkiak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Xanti Schawinsky

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Le Corbusier: Esprit Nouveau

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

1920ko hamarkadako diseinu klasikoak: Aulkiak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Thomas Ruff: Mies van der Rohe Weissenhof kolonia eta aulkia, “eraikuntza berriaren” ikur

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Iruzkina, 2021

Info gehiago