Alice Neel: pertsonak lehenbizi
Arrain-merkatua (Fish Market), 1947
Naziek juduak hiltzen dituzte (Nazis Murder Jews), 1936
Iruzkinak
Georgie Arce 2. zk., 1955
- Izenburua:
- Georgie Arce 2. zk., 1955
- Erakusketa:
- Alice Neel: pertsonak lehenbizi
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta gizartea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Gizarte-kronika | New York | Pertsonak | Giza harremanak | Pertzepzioa | Arrazakeria
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Neel, Alice
Georgie Arce (Jorge izen espainiarretik eratorria) Neelen bizilaguna zen Spanish Harlemen, eta mandatuak egiten zizkion artistari. Neelek kasualitatez ezagutu zuen Georgie Harlemgo kale batean, eta artistaren modelo ohikoenetako bat bihurtu zen: hainbatetan posatu zuen Neelentzat 1950eko hamarkadan.
Gerora, hauxe azaldu zuen Neelek: “Gomazko labana bat eramaten zuen aldean, eta lepoa moztuko zidan itxurak egiteko erabiltzen zuen. Jolas bat besterik ez zen, ondo pasatzeko. Behin batean, zera esan zidan: ‘Ez zait jolastea gustatzen’. Mutiko xelebrea zen, desesperatu samarra, baina nola ez zen bada hala izango? Spanish Harlemen bizi nintzenean, ez zegoen gaztelerako irakaslerik ikastetxeetan, eta erabat erreprimituta zegoen kultura hispanoa”.
Honela irudikatu zuen Neelek Georgie, bizilagun esaneko izatetik nerabe arazotsu izatera igaro aurretik. Neelekin eginiko saioetan, Arcek hamaikatxo modutara posatzen zuen, baita makina bat alderdi erakutsi ere, eta emaitzak oso ezberdinak izaten ziren, une jakin bakoitzean Neelek eta biek zuten konexio-mailaren arabera.