Alice Neel: pertsonak lehenbizi
Central Park, 1959
Esker-emate eguna (Thanksgiving), 1965
Iruzkinak
Gaua (Night), 1959
- Izenburua:
- Gaua (Night), 1959
- Erakusketa:
- Alice Neel: pertsonak lehenbizi
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Iluntasuna | Kolorea | Konposizioa | Pertzepzioa
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Neel, Alice
Gaua margolanak agerian uzten du Neelen eszena narratiboek mesede egiten dietela ezaugarri formalak nabarmentzen dituzten aukera estrukturalei; kasu honetan, iluntasunean argitutako leiho baten bidez.
Eraikinaren arkitektura sendoa disolbaturik ageri da tonu gris ilun eta beltzeko pintzelkada solteetan.
Leihoan kristalezko bi panel daude, mihisea bera gogorarazten digun egitura angeluzuzen luzanga dutenak.
Konposizioa bera osatzeagatik eginiko konposizio bat da; pinturari buruzko elkarrizketa bat, pinturarekin berarekin egina.
Erdigunearen eskuinetara dauden hori koloreko forma argitsuen bidez, Gaua margolanak atsegin hartzen du leihoko lerro definituen eta barruko espazio mugagabearen arteko kontrastean. Trebeziaz aplikaturiko lerro zuri arinek eta irudimena pizten duen zirkuluerdi batek parpailazko errezelak eta giza buru bat iradokitzen dituzte, nahiz eta inoiz ez diren islatzen argiro.
Espazioarekin eginiko konposizio-esperimentazio hori Neelen lehen hiri-paisaietan ere ikus daiteke.