Alice Neel: pertsonak lehenbizi
Esker-emate eguna (Thanksgiving), 1965
Joe Gould, 1933
Iruzkinak
Alienazioa (Alienation), 1935Titulurik gabea (Alice Neel eta John Rothschild komunean) [Untitled (Alice Neel and John Rothschild in the Bathroom)] 1935Alice eta José (Alice and José), 1938
- Izenburua:
- Alienazioa (Alienation), 1935Titulurik gabea (Alice Neel eta John Rothschild komunean) [Untitled (Alice Neel and John Rothschild in the Bathroom)] 1935Alice eta José (Alice and José), 1938
- Erakusketa:
- Alice Neel: pertsonak lehenbizi
- Gaiak:
- Feminitatea | Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Giza gorputza | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Lerroa | Biluzia | Feminismoa | Erotismoa | Giza harremanak
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Neel, Alice
1970eko hamarkadako feministek aitortu zuten bezala, Neel izan zen genero artistiko erotikoa bere egin zuen lehen emakume artistetako bat; izan ere, denbora luzez, gizonek monopolizatu zuten genero hori. Eta, gainera, emakumeen sexualitatea eta, oro har, sexu-harremanak gizarteak zorrotz kontrolaturik zeuden garaian egin zuen.
Hala topaketa sutsu baten karra irudikatuz, nola harreman erotiko baten pitzadurak erakutsiz, Neelek beti saihestu zuen sentimentalismoa, eta zintzotasun erradikalaren etika hartu zuen.
Alienazioa eta Titulurik gabea lanek agerian uzten dute Neelek artista gisa zuen indargune nagusietako bat: argitasuna eta zintzotasuna, bereziki sexuari, sexualitateari eta giza harremanen konplexutasunei dagokienez.
Bi obra horiek Neel eta haren maitale John Rothschild erakusten dituzte, hogeita hamabosna urte zituztela.
Rothschild Harvarden lizentziatua zen, oso familia aberatseko semea, eta turismoaren sektoreko berritzaile bihurtu zen. Bizitza osoan izan ziren adiskide Neel eta biak.
Urte bereko bi lanotan, beren erromantze luzeko bi une ezberdinetan ikusten dira, baina inolako sentimentalismo erromantikorik gabe.
Eszenak fintasun biziz daude eginda, ukitu abstraktua ematen dieten lerro eta itzalen bidez.
Titulurik gabea (Alice Neel eta John Rothschild komunean) lanak sexu-topaketaren atariko errutina edo hura amaitu berritako unea irudikatzen du. Deigarria da bi maitaleen arteko interes falta.
Are argigarriagoa da Alienazioa, Neelek New Jerseyko Spring Lake udalerrian margotu zuena, Rothschildek eta biek udarako etxe bat alokatu zutenean.
Koito osteko eszena bat da: Rothschildek hankak gurutzatuta ditu orkatilen parean, eta besoekin gorputz-enborra inguratzen du babesteko keinuz, erabateko porrotaren irudia proiektatuz. Neelek aldendu egiten du begirada harengandik, eta Rothschild, berriz, bizkarrez ageri da, urruntasun-irudia osatuz.
Alice eta José 1938an eginiko lana da; 38 urterekin ageri da Neel bertan, garai hartako bikotekidearekin: orduan 28 urte zituen José Negrón puertorricar musikaria.
Margolana egiterakoan, Neelek arreta berezia eskaini zion Negrónen sentsualitateari, eta batere itzulingururik eta lotsarik gabe ospatu zuen bien arteko harremana. Negrónen eta Neelen seme Richard 1939an jaio zen, baina aitak handik hilabete batzuetara amaitu zuen Neelekin zuen harremana.