Alice Neel: pertsonak lehenbizi
Maria haurdun (Pregnant Maria), 1964
Rita eta Hubert (Rita and Hubert), 1954
Iruzkinak
Ama Bloor-en heriotza (Death of Mother Bloor), 1951
- Izenburua:
- Ama Bloor-en heriotza (Death of Mother Bloor), 1951
- Erakusketa:
- Alice Neel: pertsonak lehenbizi
- Gaiak:
- Emakumea artean | Heriotza | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Konposizioa | Erretratua eta autorretratua | Gizarte-kronika | Feminismoa | Komunismoa | AEB | New York | Mugimendu sozialak
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Neel, Alice
Ella Reeve “ama” Bloor heriotza-ohean erretratatzeko, Neelek Life aldizkarian argitaratutako hileta-argazki bat hartuko zuen oinarritzat ziurrenik. Ella Reeve “ama” Bloor Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Komunistaren Batzorde Zentraleko kide izan zen 1932 eta 1948 artean, eta, besteak beste, meatzari, siderurgiako langile eta preso politiko estatubatuarren aldeko greben buru izan zen.
Bloor Estatu Batuetako historiako feminista sozialista gailenetako bat da. Herrialde hartako emakumeen eta langileen eskubideak defendatzen aritu zen, eta hori ez zen oso ohikoa garai hartan. Lider handia izan zen, eta sei seme-alaba atera zituen aurrera, hirutan ezkondu eta dibortziatu ondoren. Hirurogei urterekin, Depresio Handiaren garaian, Lautada Handietan barrena ibili ziren semea eta biak, nekazariak antolatzen. 89 urte zituela hil zen.
Bloorren hileta 1951n egin zen New Yorkeko Saint Nicholas Arena boxeo-estadioan, eta estamentu sozial eta etniko ezberdinetako ehunka pertsona bertaratu ziren.
Neelen pinturak hainbat interpretazio-mailatako kontakizuna egiten du gatazka sozialei eta erresistentziaren kulturari buruz, irabazle eta galtzaile politikoei buruz, memoria sozialaren botereari eta ahanzturaren arriskuari buruz.
Gerora, artistak aitatu zuen lan horrek antzekotasun harrigarria zuela beste batekin; hain zuzen ere, Ermengol VII.a Urgelleko kondearen hilobiarekin. Neelek The Metropolitan Museum of Arteko Klaustroen Bilduman ikusi zuen Kataluniako eskultura-multzo hura.