Edukira zuzenean joan

Budapesteko paper gaineko maisulanak

Budapesteko Arte Ederren Museoa eta haren Estanpa eta Marrazki Bilduma

Info gehiago

Dürerren mendea

Info gehiago

Iruzkinak

Hastapenak: XV. mendeko marrazkiak eta estanpak

Marrazketa da adierazpen artistikorako modurik oinarrizkoenetako bat, eta ziurrenik beste edozein generok baino hobeto bistaratzen du artistaren sormen-prozesua.

Europan gordetzen diren paper gaineko lehen marrazkiak XV. mende hasierakoak dira: gutxik iraun dute, eta ia guztiak anonimoak dira.

Marrazkiak funtzio ugari bete ditzake prozesu artistikoaren barruan. Hastapenetan, zirriborro gisa baliatzen zen beste euskarri batean egin bide zen obra bat prestatzeko: esaterako, ohol gaineko pintura bat, fresko bat edo eskultura bat prestatzeko.

1400. urtetik aurrera, paperaren ekoizpenak bilakaera teknologiko azkarra izan zuen Europan. Paper-erroten kopurua ugaritu ahala, material hori merkatuz joan zen, eta errazago eskura zitekeen.

Aurrerapen garrantzitsu horrek marrazki-kopurua handitzea ekarri zuen. Eta estanpak hedatzea ere ahalbidetu zuen —batez ere xilografiak eta grabatuak—, gehien-gehienak erlijiosoak eta Elizaren irakaskuntzak zabaltzen laguntzeko sortuak.

Xilografia da grabatu-teknikarik zaharrena, eta XIV. menderako erabiltzen zen dagoeneko: zuraren lanketa du oinarri. Xafla metalikoaren gaineko grabatua, berriz, geroago garatu zen, 1430eko hamarkada inguruan.

Prozedura horien berri ondo jakiteko, erakusketa honetako Hezkuntza atala bisitatzea gomendatzen dizugu.

Pintore ospetsuak grabatuaren potentzial artistikoaz ohartzeak eta beren estanpak diseinatzen, egiten eta argitaratzen hasteak une erabakigarria ekarri zuen bitarteko horren bilakaeran.

Ildo horretatik, Martin Schongauer izan zen grabatzaile gisa ere lan egin zuen lehen margolari alemaniar garrantzitsua.

BESTE ATALAK

Sarrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Budapesteko Arte Ederren Museoa eta haren Estanpa eta Marrazki Bilduma

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Hastapenak: XV. mendeko marrazkiak eta estanpak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Dürerren mendea

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Paisaia autonomoaren sorrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Leonardo eta Rafael

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Esterházy Bilduma

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Rembrandt

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Venezia XVIII. mendean

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Bildumaren lehen hamarkadak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

XIX. mendeko hungariar maisu bat: Miklós Barabás

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Hemen eta orain: paper gaineko obra errealistak eta inpresionistak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Emozioak erdigunean mende amaieran

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1989ko trantsizio politikoaren aurretik eta ondoren

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1945 aurreko nazioarteko hartu-emanak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1945az geroztiko bide berriak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago