Edukira zuzenean joan

Budapesteko paper gaineko maisulanak

Emozioak erdigunean mende amaieran

Info gehiago

1945 aurreko nazioarteko hartu-emanak

Info gehiago

Iruzkinak

1989ko trantsizio politikoaren aurretik eta ondoren

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Sobietar Batasunaren eragin politiko eta militarraren pean geratu zen Hungaria. Kontrol politikoa kulturgintzara ere iritsi zen, eta erakundeek ideologia sozialista transmititzeko eginkizun garbia zuten.

1950eko hamarkadako politika kulturalak nazioarteko artea eta hungariar artea bereiztea izan zuen xede. Dena den, Arte Ederren Museoaren garai hartako egoitzaren ezaugarri fisikoen ondorioz, ezinezkoa zen banaketa hori aplikatzea. Horrenbestez, trabei aurre egiteko, hungariarrak ziren piezak eta Hungariarekin zerikusia zutenak erakunde independente batera eraman zituzten: Hungariako Galeria Nazionalera, alegia. Galeria Nazionala 1957an sortu zuten Kuriaren egoitza izandako eraikinean; 1975ean, berriz, garai bateko errege-jauregira eraman zuten, Budako gaztelura, eta hantxe dago gaur egun. Galeria Nazionalaren Estanpa eta Marrazki Sailak 54.000 marrazki eta 31.000 grabatu inguru gordetzen ditu.

Arte Ederren Museoan, berriz, Iván Fenyő izan zen Europako Estanpa eta Marrazki Bildumaren arduraduna 1955 eta 1970 artean. Aldian-aldian, Budapesteko Museoak baimena izaten zuen objektuak maileguan emateko Mendebaldean egindako nazioarteko erakusketetan ikusgai jar zitezen, eta Mendebaldeko erakusketen egoitza ere izan zen, esate baterako, Vienako Albertinarekin 1966 eta 1967an egindako truke-erakusketa garrantzitsuaren kasuan.

1980ko hamarkadan, sozialismoak eragina galdu zuen Hungarian. 1989an, Berlingo Harresiaren eraisketak eta Ekialdeko Blokea deiturikoaren gainbeherak kapitulu berria ireki zuten Bildumaren historian.

2003tik aurrera nazioarteko harremanak zabaltzen hasi ziren Budapesteko Museoaren Monet eta lagunak izeneko pintura-erakusketarekin. Hungarian ikusle-andana bildu zuen lehenbiziko erakustaldia izan zen hura. Harrezkero, erakusketa ugari egin dira nazioarteko lankidetza zabalarekin.

Esterházy Bilduma jabari publikoko bilduma bihurtu zenetik igaro den 150 urtetik gorako tartean, Estanpa eta Marrazki Bilduma handituz joan da, eta jatorrian zena baino hainbat bider handiago izatera iritsi da museologo, museo-zuzendari eta emaileek genero horri eskainitako gogo eta dedikazio nekaezinari esker.

BESTE ATALAK

Sarrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Budapesteko Arte Ederren Museoa eta haren Estanpa eta Marrazki Bilduma

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Hastapenak: XV. mendeko marrazkiak eta estanpak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Dürerren mendea

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Paisaia autonomoaren sorrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Leonardo eta Rafael

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Esterházy Bilduma

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Rembrandt

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Venezia XVIII. mendean

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Bildumaren lehen hamarkadak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

XIX. mendeko hungariar maisu bat: Miklós Barabás

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Hemen eta orain: paper gaineko obra errealistak eta inpresionistak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Emozioak erdigunean mende amaieran

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1989ko trantsizio politikoaren aurretik eta ondoren

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1945 aurreko nazioarteko hartu-emanak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1945az geroztiko bide berriak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago