Budapesteko paper gaineko maisulanak
Rembrandt
Bildumaren lehen hamarkadak
Iruzkinak
Venezia XVIII. mendean
- Izenburua:
- Venezia XVIII. mendean
- Erakusketa:
- Budapesteko paper gaineko maisulanak
- Gaiak:
- Arte italiarra | Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Konposizioa | Lan-prozesua | Oreka | Paisaia | Hiri-eszenak | Europa | Venezia | Bidaiak | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Barrokoa
- Teknikak:
- Akuafortea | Akuarela | Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Canaletto, | Tiepolo, Giovanni Battista
XVIII. mendearen hasieran, Italiak zatiketa politikoa eta gainbehera ekonomikoa bizi zituen. Hala ere, Veneziak loraldi kultural bikaina izan zuen, eta, horren ondorioz, Europako beste hiriburu handi batzuekin lehiatu zen pinturaren, musikaren eta antzerkiaren arloetan —eta sarritan gainditu ere egin zituen—.
Giovanni Battista Tiepolo izan zen XVIII. mendeko veneziar margolaririk ospetsuena. Haren tailer handiko kideekin batera, marrazki ugari egin zituen, gehienak fresko teknikarekin egindako dekorazio dotoreak eta taula gaineko pinturak prestatzeko.
XVIII. mendeko Veneziak Europa osotik iritsitako bidaiari noble eta dirudunak erakartzen zituen, hango arkitekturarekin, historiarekin eta giro kosmopolitarekin liluraturik baitzeuden.
Grand Tour izenez ezagutzen zen ikasketa-bidaia modukoa egiten zuten bisitari haiek gogo biziz pilatzen zituzten hiriko eraikin eta plazen, biztanleen eta ohitura bitxien irudiak.
Haien eskariaren ondorioz genero berri bat sortu zen: veduta —hau da, ikuspegia, italieraz—. Hiri-paisaia xehetasun handiz jasotzen zuten artelanei egiten zien erreferentzia genero horrek.
Veduta estiloa Canaletto ezizenez ezaguna den Giovanni Antonio Canal artistak abiarazi zuen, eta berak egin zen ezagun, baita ere. Egile hura Veneziako ikuspegien pinturetan eta akuaforteetan espezializatu zen ia erabat.
Canalettoren lan zehatz eta iradokitzaileek Veneziako giro bizia jasotzen dute, eta bikain erakusten dute hiriak XVIII. mendean zuen itxura.