Budapesteko paper gaineko maisulanak
Esterházy Bilduma
Venezia XVIII. mendean
Iruzkinak
Rembrandt
- Izenburua:
- Rembrandt
- Erakusketa:
- Budapesteko paper gaineko maisulanak
- Gaiak:
- Gizakia | Herbeheretako artea | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Konposizioa | Lan-prozesua | Bizitza | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Barrokoa
- Teknikak:
- Akuafortea | Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- van Rijn, Rembrandt
XVII. mendean, Herbehereetako iparraldeko probintziek hazkunde ekonomiko ikusgarria izan zuten. Klase ertain ahaltsuek pinturak, marrazkiak eta estanpak eskuratu nahi zituzten beren etxeetarako, dela gai profanoen ingurukoak —hala nola erretratuak, paisaiak eta natura hilak—, dela moralaren inguruko gaiei buruzkoak.
Rembrandt Harmenszoon van Rijn izan zen XVII. mendean eragin handiena izan zuen maisu holandarra, eta mendebaldeko artegintzak eman duen pintore garrantzitsuenetako bat ere bada. Rembrandten marrazkiek eta akuaforteek ederki erakusten dituzte haren begiradaren zorroztasuna, bere eskuen trebetasuna eta bere gizatasunaren sakontasuna.
Rembrandtek nahiko gutxitan egiten zituen margolanentzako prestaketa-estudioak. Beste helburu batekin sortu zituen marrazkietako asko: giza ingurunearen eta eguneroko bizitzako une xumeen erregistro pribatu gisa, alegia.
Artistak akuaforte bidez grabatutako edo bat-batekotasun harrigarriz marraztutako trazuek unean uneko karga emozionala erakusten dute.
Rembrandten gai-aukeraketa harrigarriki zuzena eta soila da batzuetan. Jenio hutsa izan zen, maisutasun bikainez tratatzen baitzituen argiak eta itzalak arte-baliabide guztietan.
Haren ekoizpena berritzailea bezain oparoa izan zen, eta ikasle eta jarraitzaile ugarik kopiatu zituzten bere marrazkiak eta akuaforteak.