Edukira zuzenean joan

Budapesteko paper gaineko maisulanak

Paisaia autonomoaren sorrera

Info gehiago

Esterházy Bilduma

Info gehiago

Iruzkinak

Leonardo eta Rafael

Errenazimentuko artista italiarrak Grezia eta Erromako eskultura klasikoetan oinarritu ziren giza gorputzaren ideala irudikatzeko. Era berean, modeloak aurrez aurre zituztela estudioak marrazten zituzten giza irudiaren erretratu errealistak sortzeko.

Leonardo da Vinci izan zen, zalantzarik gabe, bere garaiko artista italiarrik garrantzitsuena. Marrazkigintzan egin zituen lorpenak erabakigarriak izan ziren baliabide hori eskubide osoz ezartzeko arte-forma gisa.

Leonardok, Errenazimentuko artista peto-petoa izaki, denarekiko jakin-mina zuen, eta bere interesa pizten zuen guztia jasotzen zuen marrazkietan, hala nola animaliak, landareak eta makinak, baina, batez ere, giza gorputzaren atalak eta proportzioak.

Giza gorputzaren konplexutasuna aztertzeko disekzio anatomikoak erabili zituen lehen artistetako bat izan zen. Horri esker, gorputzaren egituraren ezagutza sakona eskuratu zuen, eta printzipio berriak ezarri ahal izan zituen bere irudikapenetan: hezurren, muskuluen eta tendoien arteko interakzio sotila erakutsi zuen haietan.

Aurpegierak ere liluratzen zuen Leonardo, eta bestelako figura-mota bat sortu zuen, adierazkorra eta indibidualizatua. Erakusketa honetan dagoen Buru-estudioa horren adibide nabarmena da.

Italiako hurrengo artista-belaunaldiak gailenera eraman zuen giza gorputza irudikatzeko ideala, Rafaelen artegintzarekin eraman ere.

Rafael izan zen, Leonardorekin eta Michelangelorekin batera, bikaintasun estetikoaren eredua ezarri zuten Goi Errenazimentuko hiru maisu gailenetako bat. Tradizio klasikoko maisurik handienetako bat izan zen, eta giza gorputzaren irudikapena jarri zuen beti bere lanaren erdigunean.

Rafaelek marrazketa-teknika gehienak menderatzen zituen eta, laguntzaile ugariko tailer bat zuzentzen zuen arren, berak egiten zituen marrazkiak eta estudioak. Edertasun ideala irudikatzeko ahaleginean, tradiziotik hartutako eraginak baliatu zituen, baita garaikideak ere, eta itxura fin eta klasikoko irudiak sortu zituen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Budapesteko Arte Ederren Museoa eta haren Estanpa eta Marrazki Bilduma

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Hastapenak: XV. mendeko marrazkiak eta estanpak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Dürerren mendea

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Paisaia autonomoaren sorrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Leonardo eta Rafael

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Esterházy Bilduma

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Rembrandt

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Venezia XVIII. mendean

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Bildumaren lehen hamarkadak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

XIX. mendeko hungariar maisu bat: Miklós Barabás

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Hemen eta orain: paper gaineko obra errealistak eta inpresionistak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Emozioak erdigunean mende amaieran

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1989ko trantsizio politikoaren aurretik eta ondoren

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1945 aurreko nazioarteko hartu-emanak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1945az geroztiko bide berriak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago