Edukira zuzenean joan

Budapesteko paper gaineko maisulanak

Hemen eta orain: paper gaineko obra errealistak eta inpresionistak

Info gehiago

1989ko trantsizio politikoaren aurretik eta ondoren

Info gehiago

Iruzkinak

Emozioak erdigunean mende amaieran

XIX. mendeko artista errealisten, naturalisten eta inpresionisten helburu nagusia inguruan zuten munduaren benetako itxura irudikatzea zen. Horretarako, behaketara jotzen zuten.

Mende amaierako postinpresionistek haratago eraman zuten beren behaketa-lana, eta giza arimaren alderik sakonena arakatzen saiatu ziren.

Vincent van Gogh da postinpresionismoaren erreferentzia nagusietako bat: koloreak eta formak konbinatuta, fenomeno naturalak erretratatu zituen, baina baita bere aldarte maiz oinazetua bera ere. Van Goghen obrak oso estilo adierazkorra zuen bereizgarri, eta, haren lanean, paisaia emozionalaren isla artegagarri bihurtu zen natura. Hala ere, Van Goghen lana ulertezin gertatu zen bere garaian.

Edvard Munch eta beste zenbait egileren obrak, berriz, esperimentaziorako joera nabarmena izan zuen. Munchen estiloa neurrigabea, zuzena eta benetakoa zen, emozioek gidatua erabat, baina, Van Goghek bezalaxe, hark ere publikoaren interes falta nozitu zuen.

Paul Gauguin ere ez zen izan artista konbentzionala, eta haren lanak muturreko pasioz, isolamenduz eta esperientziaz daude markaturik. Paper horiaren gainean inprimatutako sailetan, sutsuki irrikatzen zuen paradisu “primitibo” bihurtu zituen urrutiko leku exotikoak. 

Vienan, psikoanalisiaren sorleku izan zen hirian, artearen eta psikearen arteko elkarrekikotasun eta mendekotasunak islatzen dituzten adierazpen plastikoak sortu ziren.

Gustav Klimt, Egon Schiele eta Oscar Kokoschka artistek ausardia handiz zabaldu zituzten artearen mugak, ez arimaren sakonera arakatuz bakarrik, baita giza sexualitatea irudikatuz ere. Horren ondorioz, maiz jasan behar izan zuten gizartearen gaitzespena.

Talde sozial jakin batzuek pairatzen zituzten bidegabekeriak eta marjinazioak asaldatu egiten zuten Pablo Picasso gaztea, eta haren lehenbiziko lanetan agerikoa da jorratutako gaiekiko sentitzen zuen enpatia; gehienetan existentziaren eskasiarekin lotuak izaten ziren gai haiek.

Aldiz, Käthe Kollwitz artistak amatasunaren inguruan eginiko erretratuei mina darie, egileak berak semeetako baten galerarekin bizitakoaren isla.

BESTE ATALAK

Sarrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Budapesteko Arte Ederren Museoa eta haren Estanpa eta Marrazki Bilduma

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Hastapenak: XV. mendeko marrazkiak eta estanpak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Dürerren mendea

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Paisaia autonomoaren sorrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Leonardo eta Rafael

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Esterházy Bilduma

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Rembrandt

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Venezia XVIII. mendean

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Bildumaren lehen hamarkadak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

XIX. mendeko hungariar maisu bat: Miklós Barabás

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Hemen eta orain: paper gaineko obra errealistak eta inpresionistak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Emozioak erdigunean mende amaieran

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1989ko trantsizio politikoaren aurretik eta ondoren

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1945 aurreko nazioarteko hartu-emanak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1945az geroztiko bide berriak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago