Budapesteko paper gaineko maisulanak
Budapesteko Arte Ederren Museoa eta haren Estanpa eta Marrazki Bilduma
Iruzkinak
Sarrera
- Izenburua:
- Sarrera
- Erakusketa:
- Budapesteko paper gaineko maisulanak
- Gaiak:
- Artearen historia | Artelanak | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Marrazkigintza | Guggenheim Bilbao Museoa | Europa | Hungaria
- Teknikak:
- Grabatua | Marrazkia
- Artelan motak:
- Grabatua
- Aipatutako artistak:
- Baselitz, Georg | da Vinci, Leonardo | Durero, Alberto | Goya Lucientes, Francisco de | Maurer, Dóra | Molnár, Vera | Picasso, Pablo | Reigl, Judit | Richter, Gerhard | Sanzio, Rafael | Schiele, Egon | Toulouse-Lautrec, Henri de | van Rijn, Rembrandt | Vasarely, Victor
Budapesteko paper gaineko maisulanak Guggenheim Bilbao Museoaren eta Budapesteko Arte Ederren Museoa – Hungariako Galeria Nazionalaren arteko lankidetzaren emaitza da. Hungariar erakundea Europako museorik garrantzitsuenetako bat da, eta, Antzinarotik XXI. mendera bitarteko nazioarteko artearen altxorrak ez ezik, Erdi Arotik gaur egunera arteko hungariar artea ere biltzen du.
Haren funts ugarien artean, nabarmentzekoa da Estanpa eta Marrazki Bilduma, bai hartzen duen aldi historikoaren zabaleragatik, bai biltzen duen pieza-kopuruagatik, 9.000 marrazki eta 100.000 grabatu inguru baitauzka. Artelanen corpus zabal eta askotariko horrek Europako paper gaineko artearen panoramika osoa eskaintzen du.
Lan horietako asko maisu ospetsuenak dira, nola diren Albrecht Dürer, Leonardo da Vinci, Rafael, Rembrandt, Francisco Goya, Miklós Barabás, Henri de Toulouse-Lautrec, Pablo Picasso, Egon Schiele, Victor Vasarely, Vera Molnár, Judit Reigl edo Dóra Maurer. Beste batzuk egile garaikideenak dira: Georg Baselitz, Katharina Grosse eta Gerhard Richterrenak, besteak beste.
Erakusketa honek Budapesteko bilduma aberatseko 150 maisulan inguru aurkezten ditu, eta, hala, XV. mendetik gaur egunera arteko marrazkiari eta grabatuari buruzko ikuspegi osatua eskaintzen du.
Erakusketak bilduma hungariarraren historia bizi eta gorabeheratsuaren panorama ere azaltzen du artxiboko materialen eta dokumentazioaren bidez.