Edukira zuzenean joan

Budapesteko paper gaineko maisulanak

1945 aurreko nazioarteko hartu-emanak

Info gehiago

Iruzkinak

1945az geroztiko bide berriak

1950eko eta 1960ko hamarkadetan adierazpide berriak sortu ziren, esaterako, keinua, orbanak eta lerro zatituak, denak ere bat-batekotasunaren eta askatasunaren bilaketaren isla. Testuinguru horretan, marrazketak bitarteko edo genero artistiko hutsa izateari utzi zion, eta sormen-ekintza bihurtu zen. Marrazkiaren heterogeneotasuna nabarmendu zen, eta oinarrizko elementuak askatu, hala nola puntua eta lerroa. Hala, ideia-jario amaigabe bihurtu zen marrazkia, eta lerroa askatasunaren eta esplorazioaren sinbolo bihurtu zen.

Garai horretan, halaber, idazketa eta kaligrafia ere txertatu ziren gai eta material artistiko gisa: hizkuntza modu bisual eta ez-egituratuan esploratzeari ekin zioten. Artistak idazketarekin esperimentatzen hasi ziren, ez komunikazio-bide gisa bakarrik, baita marrazteko ekintzarekin lotutako arte-molde gisa ere.

Ordutik hona, marrazkiak bilakaera nabarmena izan du: sustrai tradizionaletatik abiatuta, genero artistiko independente eta hedakorrenetako bat izatera iritsi da. Gainditu egin ditu gainazal lauen mugak, eta hiru dimentsioko espazioetan integratu da. Izugarri dibertsifikatu da erabilitako materialen aniztasuna, eta aukera teknikoak, berriz, biziki handitu dira.

Grabatu garaikideak, halaber, sormenezko esperimentazioa azpimarratzen du askotariko materialak eta teknologiak baliatuta, eta, aurreko mendeetan ez bezala, ez da mugatzen lehendik eginiko lanak uniformeki erreproduzitzera. Aldaketa horrek adierazpen artistikoaren esplorazio dinamikoa islatzen du. Alde horretatik, berrikuntza eta originaltasuna nabarmentzen dira, bai marrazkigintzan, bai grabatugintzan.

BESTE ATALAK

Sarrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Budapesteko Arte Ederren Museoa eta haren Estanpa eta Marrazki Bilduma

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Hastapenak: XV. mendeko marrazkiak eta estanpak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Dürerren mendea

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Paisaia autonomoaren sorrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Leonardo eta Rafael

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Esterházy Bilduma

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Rembrandt

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Venezia XVIII. mendean

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Bildumaren lehen hamarkadak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

XIX. mendeko hungariar maisu bat: Miklós Barabás

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Hemen eta orain: paper gaineko obra errealistak eta inpresionistak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Emozioak erdigunean mende amaieran

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1989ko trantsizio politikoaren aurretik eta ondoren