Edukira zuzenean joan

Budapesteko paper gaineko maisulanak

XIX. mendeko hungariar maisu bat: Miklós Barabás

Info gehiago

Emozioak erdigunean mende amaieran

Info gehiago

Iruzkinak

Hemen eta orain: paper gaineko obra errealistak eta inpresionistak

Bai inpresionismoak bai errealismoak “hemen eta orain” gertatzen dena jasotzea zuten xede, baina bakoitzak modu batean lantzen zuen.

Errealismoak garai hartako eguneroko bizitzaren eta gizarte-baldintzen irudikapen leiala egitea zuen ardatz: keinu sutsuak baliatuz, giza esperientzia egiazkotasunez transmititzea. Mugimendu horren ordezkari nagusiak Honoré Daumier eta Jean-François Millet izan ziren, besteak beste, eta Daumierrek, errealista askok bezalaxe, idealizaziorik gabeko existentziaren egia erakusteko konpromisoa zuen.

Inpresionismoak, berriz, beste norabide bat hartu zuen: une iragankorrak eta eszenen atmosfera jasotzea zuen helburu, eta, besteak beste, Édouard Manet eta Edgar Degas izan ziren mugimendu haren figura nabarmenenak. Goyarekiko miresmenak eraginda, eta argazkigintzaren berehalakotasuna inspirazio hartuta, Manetek teknika solte eta espontaneoago batekin uztartu zuen errealismoa. Inpresionistek, errealistek ez bezala, errealitatea irudikatzeaz gainera, errealitate horrek pizten zien zirrara emozionala transmititzea ere bazuten helburu.

1880ko hamarkadaren erdialdean, Maneten urratsei jarraituz, inpresionista asko ordura arte sentitutako behar bat atzean uzten hasi ziren: beren lanetan irudikatutako bizipena esperientzia bera gertatutako unean bertan margotuta zegoela frogatzeko beharra, alegia. Horren ordez, ikusten zutenaren esentzia emozionala erregistratzea izan zuten helburu, eta obrak iradokitzen duena sentitzeko aukera eman nahi zioten ikusleari. Hala, Auguste Rodin eta beste zenbait artista teknika berriak baliatzen hasi ziren errealitatea irudikatze hutsaren ordez, unean uneko emozioa ere nabarmentzeko.

Inpresionismoak eta errealismoak, biek erakusten zuten orainarekiko interesa. Baina lehenengoa pertzepzio emozionalean eta atmosferan zentratzen zen, eta bigarrenak, berriz, egia soziala erretratatzeko konpromisoa zuen. Nolanahi ere, bi mugimenduok modernitateranzko aldaketa nabarmena ekarri zuten artearen historian.

BESTE ATALAK

Sarrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Budapesteko Arte Ederren Museoa eta haren Estanpa eta Marrazki Bilduma

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Hastapenak: XV. mendeko marrazkiak eta estanpak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Dürerren mendea

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Paisaia autonomoaren sorrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Leonardo eta Rafael

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Esterházy Bilduma

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Rembrandt

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Venezia XVIII. mendean

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Bildumaren lehen hamarkadak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

XIX. mendeko hungariar maisu bat: Miklós Barabás

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Hemen eta orain: paper gaineko obra errealistak eta inpresionistak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Emozioak erdigunean mende amaieran

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1989ko trantsizio politikoaren aurretik eta ondoren

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1945 aurreko nazioarteko hartu-emanak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1945az geroztiko bide berriak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago