Edukira zuzenean joan

Budapesteko paper gaineko maisulanak

Venezia XVIII. mendean

Info gehiago

XIX. mendeko hungariar maisu bat: Miklós Barabás

Info gehiago

Iruzkinak

Bildumaren lehen hamarkadak

Budapesteko Arte Ederren Museoko Estanpa eta Marrazki Bildumaren lehen garaia talentu handiko zenbait kontserbatzaileren lanak markatu zuen. Haien eginkizun nagusia zera zen, bilduma osatzen zuten objektuen ikuspegi globala eskuratzea eta, ondoren, lanok kontserbatzeko sistema bat ezartzea.

Gábor Térey zenak Friburgoko Unibertsitateko katedra utzi zuen 1896an, museoko Estanpa eta Marrazki Bilduma izango zena sortzen laguntzeko. Gerora, bildumaren lehen zuzendari bilakatu zen, eta bera arduratu zen haren antolamendu profesionalaz eta zabalkundeaz.

1904an, Simon Meller Téreyren laguntzaile gisa hasi zen lanean, eta hark hartu zuen grabatu bildumaren ardura.

Garai bateko Esterházy bilduma Nikolas II.a printzea baino lehenagoko arteari buruzkoa zenez, Téreyk eta Mellerrek beren garaiko artelanak erostea lehenetsi zuten.

Biek ala biek harreman estua izan zuten Hungariako eta atzerriko artista, arte-merkatari, bildumagile eta museo-aditu ugarirekin, eta garaiko berrikuntza artistiko guztien jakitun ziren.

1910ean Mellerrek Téreyren tokia hartu zuen, eta bildumaren buru bihurtu zen. Une hartatik aurrera, milaka lan eskuratu zituen, eta aldian-aldian joaten zen atzerriko erakusketa eta enkanteetara.

1921etik aurrera, Mellerren lankidea eta ondorengoa izandako Edith Hoffmann jarri zen bildumaren buru —lehenbiziko emakumea kargu horretan—: hark egindako lana bildumaren historiako mugarrietako bat izan zen.

Gerra arteko Hungarian izandako museologo eta arte-historialari modernoenetako bat izan zen Hoffman. Bere ibilbide luzean, etengabe lan egin zuen Budapesteko bildumaren azterketa, antolaketa, katalogazio eta erakusketa sistematikoan.

Bigarren Mundu Gerran, museoko zenbait maisulan baliotsu Mendebaldera eraman zituzten, eta 1946 eta 1947 artean itzuli egin zituzten, gehienak inolako kalterik jaso gabe itzuli ere.

Gerra ostean, pieza guztiak berriz biltzea eta inbentariatzea izan zen Estanpa eta Marrazki Bildumak izan zuen zereginik garrantzitsuena.

BESTE ATALAK

Sarrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Budapesteko Arte Ederren Museoa eta haren Estanpa eta Marrazki Bilduma

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Hastapenak: XV. mendeko marrazkiak eta estanpak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Dürerren mendea

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Paisaia autonomoaren sorrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Leonardo eta Rafael

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Esterházy Bilduma

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Rembrandt

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Venezia XVIII. mendean

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Bildumaren lehen hamarkadak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

XIX. mendeko hungariar maisu bat: Miklós Barabás

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Hemen eta orain: paper gaineko obra errealistak eta inpresionistak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Emozioak erdigunean mende amaieran

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1989ko trantsizio politikoaren aurretik eta ondoren

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1945 aurreko nazioarteko hartu-emanak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1945az geroztiko bide berriak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago