Edukira zuzenean joan

Budapesteko paper gaineko maisulanak

Hastapenak: XV. mendeko marrazkiak eta estanpak

Info gehiago

Paisaia autonomoaren sorrera

Info gehiago

Iruzkinak

Dürerren mendea

XVI. mendean bizi izan zen Albrecht Dürer artista alemaniarra da Europa iparraldeko Errenazimentuko maisuen artean ospetsuena. Dürer bere talentu eta moldakortasun handiagatik gailendu zen, eta lan bikainak sortu zituen pintura eta marrazkigintzan, baina grabatugintzan lortu zuen oihartzun artistiko handiena.

Dürer urregile baten semea zen, eta Nurenbergen hazi zen. Garai hartan, hiria loraldi betean zegoen zientzia, merkataritza eta pentsamenduaren alorretan.

Dürer berritzailea izan zen grabatu-teknika guztietan, eta funtsezko eginkizuna izan zuen genero hori erabateko arte-forma bihurtzeko lanean.

Artistak 1513 eta 1514 artean sortu zituen hiru lan “grabatuaren maisulantzat” jotzen dira, eta horietako bat Zalduna, heriotza eta deabrua da. Bertan, zaldun kristau bat ageri da zaldi gainean, armadura soinean duela. Pieza horrek ederki erakusten du artistaren maisutasun bikaina tonu argi eta ilunetan, baita lerro-grabatuan ere.

Dürerren lanek ez zuten parekorik, eta beren birtuosismo teknikoagatik gailentzen ziren, baina baita zeukaten sakontasun intelektual eta psikologikoagatik ere.

Italia aldera egin zituen bidaiek asko markatu zuten artistaren jarduna. Bertan, harreman baliotsuak egin zituen italiar Errenazimentuko beste sortzaile batzuekin.

Esperientzia haiei esker, bikain uztartu zituen Europa iparraldeko estiloa —xehetasun ugarikoa zena— eta italiar Errenazimentuko ideal askoz ere arinagoak, hala nola oreka, koherentzia eta monumentaltasuna.

XVI. mendean, iparraldeko Errenazimentuko beste adierazle garrantzitsu batzuk ere agertu ziren, baina haietako batek ere ez zuen eskuratu Dürerrek bezainbesteko ospea.

Bere ikasleetako batek, Hans Baldung Grien izenekoak, oso dinamikoa zen estilo propioa garatzea lortu zuen, eta aplikatu ere aplikatu zuen erretratuak, gai erlijiosoak eta eszena historiko edo kondairetatik ateratakoak margotzeko.

Haren garaikideetako beste bat, Lucas Cranach Zaharra, Erreforma protestanteko artista nagusitzat gogoratzen da.

Dürerren artegintzak eutsi egin zion ospeari, artista 1528an hil ondoren ere. Bildumagileen artean, modan jarri zen “Dürerren estiloan” egindako kopiak erostea originalak eskuragarri ez zeudenean. Eskuarki, kopiatzaileek ez zituzten lanen kopia zehatzak sortzen: harago joatea zen haien helburua. Hans Hoffmann izan zen kopista ospetsuenetako bat.

Hala, Dürerren Eskuak otoitzean lan famatuaren kopia egin zuenean, Hoffmannek jatorrizko lanean baino modu ausartagoan erabili zituen ukitu zuriak. Gainera, Dürerren beste marrazki bat eredutzat hartuta, esku zahartuagoak irudikatu zituen, gogorgune gehiagodunak.

BESTE ATALAK

Sarrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Budapesteko Arte Ederren Museoa eta haren Estanpa eta Marrazki Bilduma

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Hastapenak: XV. mendeko marrazkiak eta estanpak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Dürerren mendea

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Paisaia autonomoaren sorrera

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Leonardo eta Rafael

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Esterházy Bilduma

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Rembrandt

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Venezia XVIII. mendean

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Bildumaren lehen hamarkadak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

XIX. mendeko hungariar maisu bat: Miklós Barabás

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Hemen eta orain: paper gaineko obra errealistak eta inpresionistak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

Emozioak erdigunean mende amaieran

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1989ko trantsizio politikoaren aurretik eta ondoren

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1945 aurreko nazioarteko hartu-emanak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1945az geroztiko bide berriak

Budapesteko paper gaineko maisulanak, Iruzkina, 2025

Info gehiago