Edukira zuzenean joan

Anni Albers: Ikusmena ukitu

katalogoa

Esker oneko oharra

Anni Albers

Izenburua:
Esker oneko oharra
Egilea:
Anni Albers
Argitalpena:
Bilbo: Guggenheim Bilbao Museoa, 2017
Neurriak:
29 x 22 cm
Orrialdeak:
135 or.
ISBN:
978-84-95216-80-9
Lege gordailua:
BI-1478-2017
Erakusketa:
Anni Albers: Ikusmena ukitu
Aipatutako artistak:
Albers, Anni

Jende askori eskerrak eman beharrean nago. Hasteko, zorretan nago beren lanen argazkiak erabiltzen utzi didatenekin; zorretan, hainbat bildumazale, erakunde, galeria eta argitalpenekin, beren argazkiak eta zenbait kasutan beren diagramak ere erabiltzen uzteagatik; zorretan, baita ere, beren argazkiak, beren horretan hartuta, sormenezko adierazpenak balira bezala eskaini dizkiguten horiekin eta jada existitzen diren lanak argazki bidez erregistratu dituztenekin. Eskerrak eman nahi dizkiet, baita ere, nire marrazketa linealei ukitu profesional bat emanez lagundu didatenei, eta bereziki nire senarrari, gai bisualetan eman dizkidan aholkuengatik, zalantzak argitzera berarengana jo izan dudan bakoitzean.

Pozarren adierazten diet nire esker ona Jean Arp jaunari eta emazteari; Dorothy Cavalier Yanik andreari; Jack Lenor Larsen-i; Nina Pattek-i; Michel Seuphor eta Lenore Tawney-ri, beren lanak erakusteko baimena emateagatik. Charles Eames-i naturaren zati baten intuiziozko argazkia zor diot; Junius Bird-i, berriz, liburu honetan agertzen den obra zaharrenaren diagrama paregabea eta hari buruzko iruzkina; Crimilda Pontes eta Sybil Wilson-i, nire marrazkiekin emandako laguntza zor diet.

Eskerrak eman nahi dizkiet, halaber, Encyclopaedia Britannicako editoreei, haientzat idatzi nuen artikulu izenpetu baten kariaz neure buruaren aipamena egiten uztegatik; baita Washington-eko Carnegie Institution delakoari ere, Bodil Christensen-ek oihalari itxura emateko metodo berezi bat erakusteko egindako diagrama erabiltzen uzteagatik. Beren arxiboetako argazkiak erabiltzen uzteagatik, nire esker onik zintzoena honako hauei guztiei: American Museum of Natural History; Art Institute of Chicago; British Museum; Brooklyn Museum; Busch-Reisinger Museum, Harvard University; Chicago Natural History Museum; Cone Mills Corporation; Cooper Union Museum for the Arts of Decoration; Detroit Institute of Arts; Pariseko Galerie Denise René; Meiji-Shobo Ltd., Kanda, Tokio; Metropolitan Museum of Art; Minneapolis Institute of Arts; Museum of Modern Art; Basileako Museum für Völverkunde; Peabody Museum, Harvard University; Leidengo (Herbehereak) Rijksmuseum voor Volkenkunde; University Museum, Univer- sity of Pennsylvania, eta Yale University Art Gallery.

Bereziki eskertu nahi diot Ciba Review aldizkariari emandako laguntza, beren argazkietako batzuk erreproduzitzen uzteagatik.

Eta hemen, gorago eskerrak eman badizkiot ere, senarra aipatu behar dut berriro: Josef Albers.

—A.A.

[Itzultzailea: Rosetta Testu-Zerbitzuak, S.L.
Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]