Edukira zuzenean joan

Anni Albers: Ikusmena ukitu

katalogoa

Hitzaurrea

Anni Albers

Izenburua:
Hitzaurrea
Egilea:
Anni Albers
Argitalpena:
Bilbo: Guggenheim Bilbao Museoa, 2017
Neurriak:
29 x 22 cm
Orrialdeak:
135 or.
ISBN:
978-84-95216-80-9
Lege gordailua:
BI-1478-2017
Erakusketa:
Anni Albers: Ikusmena ukitu
Gaiak:
Ehungintza-artea

Nire gai hau Entziklopedia Britainiarraren artikulu baten aipamena eginez aurkezteko eta hala ere plagiogiletzat akusatua ez izateko egoera zorionekoan aurkitzen naiz. Izan ere, entziklopedia horretako “Ehungintza, eskuzkoa” artikulua nik idatzia eta izenpetua da. Artikulu horretan, ehungintzaren funtsezko oinarriak laburbiltzen saiatu nintzen, erabiltzea zilegi zitzaidan hitz kopuru mugatuaren barruan. Horregatik, artikulua ahal izan nuen laburren eta zehatzen idatzia da. Hura berriro idaztea neure buruari kopiatzea litzateke.

Liburu honetan, aspaldi handian ezarritako gertaerak eta prozesuak hartu ditut hizpide, baina haiek esploratzean, inork zapalduko gabeko lurretan sentitzen naiz oraindik ere. Eta toki batetik beste batera mugi gaitezkeen bezala, esparru zehatz eta espezializatu batetik abiatzen garenean ere, etengabe zabalduz doan erlazio sare bat hedatzera irits gaitezke.

Zeharreko gaiak sortzen dira horrela. Baina pentsamenduen arrastoari, nik uste, hari baten gertaeraraino jarraitu dakieke.

[Itzultzailea: Rosetta Testu-Zerbitzuak, S.L.
Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]