Edukira zuzenean joan

Anni Albers: Ikusmena ukitu

Oihal zintzilikaria (Wall hanging, 1924)

Info gehiago

Iruzkinak

[Anni Albers: ikusmena ukitu]. Sarrera

Izenburua:
[Anni Albers: ikusmena ukitu]. Sarrera
Erakusketa:
Anni Albers: Ikusmena ukitu
Artelan motak:
Grabatua
Aipatutako artistak:
Albers, Anni

Anni Albersek 1920ko hamarkadan egin zituen ikasketak Bauhausen, eta ehungintza hartu zuen espezialitate gisa. Langintza horretan izan zuen bilakaeran eskola alemaniarrean ikasitakoak erabili zituen, eta eragin handia jaso zuen bere babesle handienetakoa izango zen Paul Klee margolariaren aldetik. Horren ondorioz, ehungintzaren inguruko hausnarketa sakona abiatu zuen, bere ibilbidean zehar idatzi ugaritan jaso zuena. Horien artean aipatzekoa da Ehungintzatik liburua, gaur egun ere ehungintza ikastaroetan ezinbesteko erreferentea dena.

Albersengan eragin nabarmena izan zuten, baita ere, kolonaurreko arteak eta oihalek. Hainbat bidaia egin zituen Latinoamerikara, 1933an Estatu Batuetan bizilekua hartu ondoren. Kultura haietan hainbat gauza aurkitu zituen, bere lana birdefinitzen lagundu ziotenak: teknikaren bikaintasuna, gai sorta zabala, eta forma kolokan jartzeko era bat. Hala, haren lanean ezaugarri estetiko eta espiritualak nabarmentzen hasi ziren, bai eta ikasbidearen gozamena, esperimentazioa bidaia gisa eta diseinuarekiko arreta ere. Gainera, teknika eta materialen ezagutza sakona ikusten zen haren lanean. Hala adierazi zuen bere idatzietan:

“Diseinatzaile ona diseinatzaile anonimoa da, nire ustez, materialaren bidea oztopatzen ez duena, bere ekoizpenei bizitza baliagarria ematen diena, itxura handinahirik gabe.”

Izaera horrek bultzatu zuen artista bere ibilbide guztian ikasten jarraitzera eta teknika berriak probatzera; teknika berri horien artean bat nabarmendu zen 1960ko hamarkadatik aurrera: grabatua.

Horrek guztiak lan multzo zabala sortzeko aukera eman zion. Horietatik esanguratsuenak erakusketa honetan dituzue ikusgai. Sailka bilduta ikustean, materiala, teknika nahiz formaren aldetik duten kidetasunaren arabera, guztiek sortzez duten indar komuna antzeman dezakegu: itxuraz soilak diren irudiei bizia ematen dien lan intelektual eta konplexua.

BESTE ATALAK

[Anni Albers: ikusmena ukitu]. Sarrera

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Oihal zintzilikaria (Wall hanging, 1924)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Egin gabeko oihal zintzilikarirako zirriborroa (Study for Unexecuted Wall hanging, 1926)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Bertikalekin (With Verticals, 1946)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Korapiloa (Knot, 1949)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ehun-lagina, 1949

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

La Luz I (1947)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Anni eta Josef Albersek Peru eta Mexikora egindako bidaietako lagin eta dokumentazioa, kolonaurrekoa

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Haikua (1961) eta Kodea (Code, 1962)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Hirukoa I Dr. I (Hirukoa I estudioa) [Triadic I Dr I (Study For Triadic I), 1968]

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lerroen elkarreragina portfolioa (Line Involvements Portfolio)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Epitafioa (Epitaph, 1968)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Loturak portfolioa (Connections Portfolio)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Menditsuak I–IV (Mountainous I–VI, 1978)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Horma XI, XI I, II I, IV, VI, VII, IX, X, XIII, XIV, XV (Wall XI, XI I, II I, IV, VI, VII, IX, X, XIII, XIV, XV, 1984)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago