Edukira zuzenean joan

Anni Albers: Ikusmena ukitu

Ehun-lagina, 1949

Info gehiago

Anni eta Josef Albersek Peru eta Mexikora egindako bidaietako lagin eta dokumentazioa, kolonaurrekoa

Info gehiago

Iruzkinak

La Luz I (1947)

Izenburua:
La Luz I (1947)
Erakusketa:
Anni Albers: Ikusmena ukitu
Gaiak:
Geometria | Kolorea | Kolonaurreko kulturak
Teknikak:
Bilbe brokatu erantsiak
Artelan motak:
Tapiza
Aipatutako artistak:
Albers, Anni

Bilbearen hariek eratzen dituzten zerrenda arinek patroi geometrikoa ekartzen dute gogora kolore desberdinez: irudi bat. Hondotik sortuko balitz bezala, era lausoan, zalantza eragiten digu haren izaeraren inguruan: gurutze bat ematen du, erdiko besoa oso zabala duela; baina iradoki lezake, baita ere, txori baten gorputza, hegalak zabalduta. Beharbada, amerikar jatorrizko kulturen hegazti sakratuen oroitzapena da, edo tradiziozko pontxoa. Lan honetan, guztiak ekartzen ditu gogora kultura haiek: bai animalia sakratuak, baita ehunaren teknika eta koloreek ere.

Lan hau egiteko, bilbe brokatu erantsiak erabili zituen Anni Albersek, Andeetako ehungintzaren teknika-oinordekoa. Bilbe horiek behin eta berriro ateratzen zituen artistak ehunaren azalera. Era horretan, lanaren motibo grafikoa nabarmentzea lortzen zuen. Koloreen konbinazio sotila, malba eta urreen kontrastea, zerrenda etzanen fintasunari gehitzen zaio. Osagai horiek protagonismo handiagoa hartzen dute, iradokitzen duten irudiak berak baino. Berriro ere, formen eta koloreen arteko harremanak garrantzitsuagoak dira Albersentzat, irudiak sortzeko duten gaitasuna baino. Haren ehunek begirada libre uzteko gonbita egiten digute, xehetasun guztien bila. Horrela, pertzepzio-modu meditatiboa, ia erlijiosoa eragiten dute. Hori dela eta, lotura sortzen da haren lanaren eta kolonaurreko irudikatzeen izaera sakratuen artean.

Formatu zabalak eta konposizio zentratuak, zerrenda horizontalak nagusi direla, Andeetako paisaia zabalak eta kolonaurreko arkitektura ekartzen dute gogora. Izan ere, lanaren izenburua La Luz I, Nuevo Mexikoko herri baten izena da. Herri hartan igaro zituzten hainbat hilabete Anni Albersek eta haren senar Josefek, 1946 eta 1947 artean; aldi hartan egin zuen artistak lan hau.

BESTE ATALAK

[Anni Albers: ikusmena ukitu]. Sarrera

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Oihal zintzilikaria (Wall hanging, 1924)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Egin gabeko oihal zintzilikarirako zirriborroa (Study for Unexecuted Wall hanging, 1926)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Bertikalekin (With Verticals, 1946)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Korapiloa (Knot, 1949)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ehun-lagina, 1949

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

La Luz I (1947)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Anni eta Josef Albersek Peru eta Mexikora egindako bidaietako lagin eta dokumentazioa, kolonaurrekoa

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Haikua (1961) eta Kodea (Code, 1962)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Hirukoa I Dr. I (Hirukoa I estudioa) [Triadic I Dr I (Study For Triadic I), 1968]

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lerroen elkarreragina portfolioa (Line Involvements Portfolio)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Epitafioa (Epitaph, 1968)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Loturak portfolioa (Connections Portfolio)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Menditsuak I–IV (Mountainous I–VI, 1978)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Horma XI, XI I, II I, IV, VI, VII, IX, X, XIII, XIV, XV (Wall XI, XI I, II I, IV, VI, VII, IX, X, XIII, XIV, XV, 1984)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago