Edukira zuzenean joan

Anni Albers: Ikusmena ukitu

La Luz I (1947)

Info gehiago

Haikua (1961) eta Kodea (Code, 1962)

Info gehiago

Iruzkinak

Anni eta Josef Albersek Peru eta Mexikora egindako bidaietako lagin eta dokumentazioa, kolonaurrekoa

Izenburua:
Anni eta Josef Albersek Peru eta Mexikora egindako bidaietako lagin eta dokumentazioa, kolonaurrekoa
Erakusketa:
Anni Albers: Ikusmena ukitu
Gaiak:
Bauhaus Eskola | Kolonaurreko kulturak | Latinoamerika
Aipatutako artistak:
Albers, Anni

Annik Bauhausen ikasten ari zenean ezagutu zuen bere senarra Josef Albers, bertan irakasle lanetan zebilena. Handik zenbait urtera, 1933an, Ipar Carolinako Black Mountain Collegeko arte departametua antolatzeko agindua hartu zuen Josefek. AEBetara bizitzera joan zirenetik bisita ugari egin zituzten senar-emazteek Latinoamerikako herrietara. Bisita horiek Anniren jakinminari erantzuten zioten; izan ere, umetatik, ikaragarri gustukoak izan zituen Berlingo museoetan ikusi ahal izan zituen kolonaurreko garaiko artelanak.

Lehenbiziko bidaian Kubara joan ziren, eta bertan ezagutu zuten Clara Porset diseinatzailea, aurrerago Xavier Guerrero margolari mexikarrarekin ezkonduko zena. Bikote hori funtsezko kontaktua izan zen, Albers senar-emazteek Mexikoren ondare kulturala ezagutu zezaten. 14 aldiz ere joan ziren herri hura bisitatzera, eta bertako arkeologia gune nagusiak ezagutu zituzten. Horrek aukera eman zion bikoteari kolonaurreko pieza biltzeari ekiteko. Haien balioa nabarmentzen zuen artistak hitz hauetan:

Beharbada, kolonaurreko artearen denboraz kanpoko kualitate hori izan zen guri hitz egin zigun lehena, garai haietako komunitatearentzat izan zuen esanahiaren inguruan erabat ezjakinak baginen ere. Harrigarria egin zitzaigun haien adierazpenaren aniztasun harrigarria, kultura desberdinen kopurua eta ondoriozko formazio anitzak. Berriz ere ulertu genuen material xumea, buztina kasu, material preziatuenen pareko irudi izateraino eraldatu zitekeela.

Bidaia haietan, idazkera eta ikerketa izaten ziren Anni Albersen jarduera nagusiak, eta ondorioz, gaiari buruzko artikulu ugari idatzi zituen. Haren senarrak ere dokumentazio zabala sortu zuen bidaietan, guzti-guztia argazkietan jasoz.

Ez zen Mexiko izan bikotearen helmuga bakarra. Txile eta Perura egindako bidaiak bereziki interesgarriak izan ziren Annirentzat, Andeetako ehunak, kultura haietan zuten esanahia eta haien teknika eta patroien aniztasuna sakon aztertzeko aukera eman ziotelako.

Ehungintzaren artea gure aroko 8.000garren urteaz geroztik landu zen inguru horretan, eta komunikatzeko egiazko sistema bat zen, bertako herritarrek erabat barneratua zutena. Irudi multzo bat osatzen zuten, sinismen sistema konplexu baten transmisio bidea zirenak. Baina Anni Albersentzat, lan haien ikerketaren alderdirik interesgarriena zeinuen eta egituren erabileran zetzan.

BESTE ATALAK

[Anni Albers: ikusmena ukitu]. Sarrera

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Oihal zintzilikaria (Wall hanging, 1924)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Egin gabeko oihal zintzilikarirako zirriborroa (Study for Unexecuted Wall hanging, 1926)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Bertikalekin (With Verticals, 1946)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Korapiloa (Knot, 1949)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ehun-lagina, 1949

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

La Luz I (1947)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Anni eta Josef Albersek Peru eta Mexikora egindako bidaietako lagin eta dokumentazioa, kolonaurrekoa

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Haikua (1961) eta Kodea (Code, 1962)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Hirukoa I Dr. I (Hirukoa I estudioa) [Triadic I Dr I (Study For Triadic I), 1968]

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lerroen elkarreragina portfolioa (Line Involvements Portfolio)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Epitafioa (Epitaph, 1968)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Loturak portfolioa (Connections Portfolio)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Menditsuak I–IV (Mountainous I–VI, 1978)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Horma XI, XI I, II I, IV, VI, VII, IX, X, XIII, XIV, XV (Wall XI, XI I, II I, IV, VI, VII, IX, X, XIII, XIV, XV, 1984)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago