Edukira zuzenean joan

Anni Albers: Ikusmena ukitu

Oihal zintzilikaria (Wall hanging, 1924)

Info gehiago

Bertikalekin (With Verticals, 1946)

Info gehiago

Iruzkinak

Egin gabeko oihal zintzilikarirako zirriborroa (Study for Unexecuted Wall hanging, 1926)

Izenburua:
Egin gabeko oihal zintzilikarirako zirriborroa (Study for Unexecuted Wall hanging, 1926)
Erakusketa:
Anni Albers: Ikusmena ukitu
Gaiak:
Erritmoa | Geometria | Bauhaus Eskola
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Albers, Anni

Kolorezko hainbat zerrendek egituratzen dute lan hau. Halere, egitura malgua eta erritmikoa da: goitik beherako zerrenda bakoitza lehen planoan agertzen da, batzuetan; beste batzuetan, berriz, bigarren planora igarotzen da, eta hainbatetan, atzeraino ere bai. Zerrenda etzanak, meheagoak, diseinuaren gainerako osagaien gainetik nabarmentzen dira, batzuetan lehen planoa hartuz, eta beste batzuetan atzean sakonago agertuz.

Paperaren gainean margotutako prestakuntza-eskema honek iradokitzen duenez, Albersek hariekin lan egingo zuen ondoren. Beraz, margolana bitarteko gisa erabiltzen zuen, gero ehundua izango den prototipoa egiteko. Horregatik hartzen du hainbesteko protagonismoa irazkiaz eta bilbeaz osatutako egitura ortogonalak, lerro perpendikularretan zehaztuta.

Lan hau Bauhausen egon zen garaian sortu zuen Albersek; lanak ageri dituen erregulartasunarekiko gustua eta geometriaren bilaketa, eskola hartan izan zuen heziketaren ondorio dira. Paul Klee edo Walter Gropius bezalako maisuak izan zituen han, eta haiengandik jaso zituen gero bere lanean erabiliko zituen oinarrizko irizpideak; esaterako, aurrez zehaztutako unitate formal batez lan egitea, eta hortik abiatuta amaierako diseinua bilatzea, zati bakoitza osotasunaren baitan aintzat hartuz.

Kleerengandik beste kontzeptu bat hartu zuen Albersek, 1161 hiztegiarekin lotua: polifonia. Hitz horrek, artelan plastikora ekarrita, lerroaren eta kolorearen jolasetara ekarrita, hainbat kolore elkarren ondoan jartzean eragiten duten efektua adierazten du, kontzertu batean elkartzen diren ahotsen antzera. Ondorio hori kontraste bizia edo motela izan daiteke, eta alda daiteke, erabilitako kolore bakoitzaren arabera.

Pieza honetan, guztiaren gainetik gailentzen den erritmoaren sentsazioa antzeman daiteke.

Artistak nahi eta hala adierazi zuelako, haren ibilbideko aldi desberdinetan sortutako hainbat diseinu ekoizten dira, oraindik ere, kopuru mugatuetan. Horren adibidea da Haur-gelarako alfonbra, erakusketaren sarreran ikus daitekeena; duela denbora gutxi egin da, artistak 1928an eratutako diseinutik abiatuta.

BESTE ATALAK

[Anni Albers: ikusmena ukitu]. Sarrera

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Oihal zintzilikaria (Wall hanging, 1924)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Egin gabeko oihal zintzilikarirako zirriborroa (Study for Unexecuted Wall hanging, 1926)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Bertikalekin (With Verticals, 1946)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Korapiloa (Knot, 1949)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ehun-lagina, 1949

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

La Luz I (1947)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Anni eta Josef Albersek Peru eta Mexikora egindako bidaietako lagin eta dokumentazioa, kolonaurrekoa

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Haikua (1961) eta Kodea (Code, 1962)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Hirukoa I Dr. I (Hirukoa I estudioa) [Triadic I Dr I (Study For Triadic I), 1968]

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lerroen elkarreragina portfolioa (Line Involvements Portfolio)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Epitafioa (Epitaph, 1968)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Loturak portfolioa (Connections Portfolio)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Menditsuak I–IV (Mountainous I–VI, 1978)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Horma XI, XI I, II I, IV, VI, VII, IX, X, XIII, XIV, XV (Wall XI, XI I, II I, IV, VI, VII, IX, X, XIII, XIV, XV, 1984)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago