Edukira zuzenean joan

Anni Albers: Ikusmena ukitu

Lerroen elkarreragina portfolioa (Line Involvements Portfolio)

Info gehiago

Loturak portfolioa (Connections Portfolio)

Info gehiago

Iruzkinak

Epitafioa (Epitaph, 1968)

Izenburua:
Epitafioa (Epitaph, 1968)
Erakusketa:
Anni Albers: Ikusmena ukitu
Gaiak:
Erritmoa
Artelan motak:
Ehun piktorikoa
Aipatutako artistak:
Albers, Anni

Hau izan zen Anni Albersek berak, ordurako ia 70 urte zituela, egin zuen azken ehun piktorikoetako bat. Garai haietatik aurrera, artistak asmatutako ehunak agindu bidez egingo ziren, prototipoei jarraituta.

Bere ibilbidean, ehungintzarekiko jarduera jarraitu horrek, teknikarekiko eta materialekiko harreman zuzenak, bere zailtasun eta ondorioekin, ehungintza artearen iraultzaile bihurtu zuten Albers. Teknika menperatuta, lengoaia horren mamia atera zuen eta, hortik aurrera, haren balioak indartu eta kuestionatu zituen. Teknika tradizionalaren kritika horrek bultzatuta sortu zituen hau bezalako ehun piktorikoak.

Lan horien bitartez, irazkia eta bilbearen ertz erregularrak hautsi zituen artistak. Tamaina handiko ehunak sortu zituen, eta hariek forma libreak eratzen zituzten bertan, margolanen itxura zuten irudiak, atzekoaren aurka nabarmentzen zirenak. Horrenbestez, ehungintza, ordura arte margolaritzazko diseinuen zerbitzura egondako jarduera, artearen mailara ekarri zuen.

Epitafioan, haren azken urteetako ehun askotan bezala, hariaren forma libre eta soltearen bilaketa bat dago, bihurduraren eta korapiloen aldarrikapena. Baina, bere itxura nahasi eta irregularra izanagatik ere, badira patroi errepikakorrak, soinu baten notak denboran bezala, ehuna ordenatzen duten erritmoak.

Goialdean meandroen gisan dabiltzan harietatik abiatuta, gure begiek haien ibilbidea bilatzen dute, haien bilakaerari adi: bihurtzen eta elkar gurutzatzen ikus ditzakegu ehunaren gorputz zentralean. Eta piezaren irakurketa bukatzen dugu hari horiek berriz ere erortzen ikusiz, zerrenda meheak osatuz, itxura bihurri eta urtsuarekin, behealdean.

BESTE ATALAK

[Anni Albers: ikusmena ukitu]. Sarrera

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Oihal zintzilikaria (Wall hanging, 1924)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Egin gabeko oihal zintzilikarirako zirriborroa (Study for Unexecuted Wall hanging, 1926)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Bertikalekin (With Verticals, 1946)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Korapiloa (Knot, 1949)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ehun-lagina, 1949

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

La Luz I (1947)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Anni eta Josef Albersek Peru eta Mexikora egindako bidaietako lagin eta dokumentazioa, kolonaurrekoa

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Haikua (1961) eta Kodea (Code, 1962)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Hirukoa I Dr. I (Hirukoa I estudioa) [Triadic I Dr I (Study For Triadic I), 1968]

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lerroen elkarreragina portfolioa (Line Involvements Portfolio)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Epitafioa (Epitaph, 1968)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Loturak portfolioa (Connections Portfolio)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Menditsuak I–IV (Mountainous I–VI, 1978)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Horma XI, XI I, II I, IV, VI, VII, IX, X, XIII, XIV, XV (Wall XI, XI I, II I, IV, VI, VII, IX, X, XIII, XIV, XV, 1984)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago