Anni Albers: Ikusmena ukitu
Epitafioa (Epitaph, 1968)
Menditsuak I–IV (Mountainous I–VI, 1978)
Iruzkinak
Loturak portfolioa (Connections Portfolio)
- Izenburua:
- Loturak portfolioa (Connections Portfolio)
- Erakusketa:
- Anni Albers: Ikusmena ukitu
- Gaiak:
- Simetria | Geometria | Kolorea | Bauhaus Eskola | Kolonaurreko kulturak
- Artelan motak:
- Ehun piktorikoa | Serigrafia | Tapiza
- Aipatutako artistak:
- Albers, Anni
Serigrafia multzo honek aukera ematen digu Anni Albersek bere ibilbidean zehar erabilitako gai nagusien ikuspegi osoa hartzeko, haien artean dauden harremanak hauteman eta, hartara, artistaren bilakaera formalari erreparatzeko.
Lanik zaharrenak Bauhausen egin zituen tapizak dira. Lerro zuzena eta kolore anitzetako angeluzuzenak dira nagusi lehen lan horietan. Halere, lan erregularrak izanda ere, bertan antzematen da Albersen asmoa, alegia, simetria haustea, oinarrizko forma horien proportzioekin jolastea, eta koloreen kontrastearen bidez efektuak eragitea.
Albersen ondorengo ekoizpena ehun piktorikoen berrikuntzatik abiatu zen. Teknika honek aukera eman zion artistari hariari protagonismoa emateko eta konposizio gero eta malguagoak eta organikoagoak egiteko.
Bestalde, Albersen inspirazio iturria kolonaurreko kultura eta arkitektura ziren, eta gainera, harrizko hormetan oinarritutako lan-sail bat ere garatu zuen artistak. Honek aukera ematen zion, beste behin ere, angeluzuzeneko formen hurrenkeraz gogoeta egiteko, baina ikuspegi organikoago batetik, lerroaren purutasuna bilatu gabe.
Ildo horretatik, bere ibilbide osoan zehar, oinarrizko irudi geometrikoak erabili zituen artistak bere lanak egituratzeko. Erritmo-patroiei jarraiki, konposizioak sortzen zituen triangeluen, laukizuzenen edota erronboen errepikapenetik abiatuta.