Edukira zuzenean joan

Anni Albers: Ikusmena ukitu

Anni eta Josef Albersek Peru eta Mexikora egindako bidaietako lagin eta dokumentazioa, kolonaurrekoa

Info gehiago

Hirukoa I Dr. I (Hirukoa I estudioa) [Triadic I Dr I (Study For Triadic I), 1968]

Info gehiago

Iruzkinak

Haikua (1961) eta Kodea (Code, 1962)

Izenburua:
Haikua (1961) eta Kodea (Code, 1962)
Erakusketa:
Anni Albers: Ikusmena ukitu
Gaiak:
Erritmoa | Konposizioa
Teknikak:
Bilbe osagarria
Artelan motak:
Tapiza
Aipatutako artistak:
Albers, Anni

Pentagraman ordenatutako nota 1161lak edo eskuizkribuan idatzitako kaligrafia-hizkiak balira bezala, Anni Albersen hariek marrazkiak eratzen dituzte ehunean zehar.

Hori lortzeko, artistak aurrera egiten du ehunarekin esperimentazio formala egiteko bidean, bilbe osagarrien erabilera ikertuz. Teknika horrek aukera ematen zion azaleran hari bat nabarmentzeko, harekin irudiak egiteko, irazki eta bilbearen egitura erretikularrari men egiteko beharrik gabe.

Lan hauetan ikusten denez, hari beltzek eratzen dituzte irudiak, atzeko gris eta beix koloreekin kontrastean. Atzeko ehun horien gainean, puntuak azaleratzen ditu Albersek, bai eta zerrenda osoak edo hautsiak ere: dagoeneko ez dira beti zuzenak edo erregularrak, okertu edo zeharka igarotzen dira, maila batetik bestera, eta batzuetan meheagoak dira eta beste batzuetan lodiera handiagoa hartzen dute.

Hala, hariari berari ematen dio protagonismoa, bai eta haren kolore eta testura ezaugarriei ere, ehunaren hiztegiko osagai funtsezko gisa nabarmenduta; izan ere, zeinu ideografikoen erara funtzionatzen duten irudiak konposatzeko bidea ematen dio horrek. Puntu bakoitza, lerro bakoitza, zuzena, zeharrekoa edo bihurtua, erritmo batean ordenatzen da konposizioan, errepikatuz eta elkarri aurka eginez; eta haien artean espazio erregularrak uzten ditu. Haien formak eta kokapenak hainbeste gogorarazten dituzte alfabeto baten letrak edo kode baten zeinuak, ezen senak eramaten baititu gure begiak ehuna goitik behera aztertzera, patroi, errepikapen edo aldaera bakoitzaren esanahiak aurkitu nahian. Bere lanean 1161 kodeen, antzinako piktogramen edo idazkera japoniarraren eragina aitortuz, bere ehunak “irakurtzera” gonbidatzen gaitu Albersek, eta haien bidez meditazio egoera batera eramaten gaitu.

BESTE ATALAK

[Anni Albers: ikusmena ukitu]. Sarrera

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Oihal zintzilikaria (Wall hanging, 1924)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Egin gabeko oihal zintzilikarirako zirriborroa (Study for Unexecuted Wall hanging, 1926)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Bertikalekin (With Verticals, 1946)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Korapiloa (Knot, 1949)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ehun-lagina, 1949

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

La Luz I (1947)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Anni eta Josef Albersek Peru eta Mexikora egindako bidaietako lagin eta dokumentazioa, kolonaurrekoa

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Haikua (1961) eta Kodea (Code, 1962)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Hirukoa I Dr. I (Hirukoa I estudioa) [Triadic I Dr I (Study For Triadic I), 1968]

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lerroen elkarreragina portfolioa (Line Involvements Portfolio)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Epitafioa (Epitaph, 1968)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Loturak portfolioa (Connections Portfolio)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Menditsuak I–IV (Mountainous I–VI, 1978)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Horma XI, XI I, II I, IV, VI, VII, IX, X, XIII, XIV, XV (Wall XI, XI I, II I, IV, VI, VII, IX, X, XIII, XIV, XV, 1984)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago