Edukira zuzenean joan

Anni Albers: Ikusmena ukitu

[Anni Albers: ikusmena ukitu]. Sarrera

Info gehiago

Egin gabeko oihal zintzilikarirako zirriborroa (Study for Unexecuted Wall hanging, 1926)

Info gehiago

Iruzkinak

Oihal zintzilikaria (Wall hanging, 1924)

Izenburua:
Oihal zintzilikaria (Wall hanging, 1924)
Erakusketa:
Anni Albers: Ikusmena ukitu
Gaiak:
Erritmoa | Forma | Geometria | Kolorea | Bauhaus Eskola
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Tapiza
Aipatutako artistak:
Albers, Anni

XV. mendetik aurrera, tapiza edergailu gisa hartu zuen ehungintzazko industria europarrak, errege-jende eta handikien jauregietako apaingarritzat, alegia. Luxuzko ehunak xehetasun handiz egiten ziren; lehenik kartoia margotzen zen, eta gero artisauek oihala ehuntzeko erreferente gisa baliatzen zuten. Hala eszena historikoak, mitologikoak, paisaia konplexuak eta abar egiten zituzten, beti ere margolaritza imitatuz eta erabilgarritasun asmoarekin: aretoetako berotasunari eustea.

Anni Albersen lan hau ere tapiza da eta, haiek bezala, erabilgarritasuna du helburu. Halabaina, gainerako ezaugarriei erreparatuta, haustura dakar, ehungintza-lan tradiziozkoen baloreak azpikoz gora jartzen baititu.

Albersek uko egiten dio diseinua egiten duen artistaren eta pieza lantzen duen artisauaren artean desberdintasuna ezartzeari. Gainera, arbuiatu egiten du margolan figuratiboek gauzatzen duten errealitatearen imitazioa. Bere garaiko artegintzan gertatzen ari zen modu berean, artegileak hausnarketa egiten du bere diziplinan oinarrizkoak diren tekniken eta materialen inguruan. Kasu honetan, ehungintzaren adierazpena: hariak, irazkia eta bilbea.

Albersek harien berezko ezaugarriekin jolasten du: testurarekin eta kolorearekin. Aldi berean, irazkia eta bilbea erabiliz artelana konposaketak bultzatuta, ehunaren ohiko egiturarekin eta eskema errepikakorrekin lan egiten du.

Osagai horiekin, figurazio asmorik gabeko konposizioak diseinatu eta egiten ditu. Haren tapizak forma, kolorea, geometria eta erritmoen gaineko hausnarketa dira. Eta hausnarketa hori haren garaiko artegintza osoaren hausnarketaren parez pare dabil, abstrakzioaren bidetik.

Izan ere, Bauhausen egon zeneko heziketa aldian egindako lanetakoa da hau. Hasieran diziplina honekiko interes berezirik erakutsi ez bazuen ere, eskolako ehungintza tailerrean sartu bezain pronto nabarmendu zen artista, beste ikaskideen artetik. Tailer hartan tamaina handiko lanak egiten ziren, aurrean dugun honen modukoak, beti ere baliagarritasun eta esperimentazio formalaren bidetik.

BESTE ATALAK

[Anni Albers: ikusmena ukitu]. Sarrera

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Oihal zintzilikaria (Wall hanging, 1924)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Egin gabeko oihal zintzilikarirako zirriborroa (Study for Unexecuted Wall hanging, 1926)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Bertikalekin (With Verticals, 1946)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Korapiloa (Knot, 1949)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ehun-lagina, 1949

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

La Luz I (1947)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Anni eta Josef Albersek Peru eta Mexikora egindako bidaietako lagin eta dokumentazioa, kolonaurrekoa

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Haikua (1961) eta Kodea (Code, 1962)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Hirukoa I Dr. I (Hirukoa I estudioa) [Triadic I Dr I (Study For Triadic I), 1968]

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lerroen elkarreragina portfolioa (Line Involvements Portfolio)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Epitafioa (Epitaph, 1968)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Loturak portfolioa (Connections Portfolio)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Menditsuak I–IV (Mountainous I–VI, 1978)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Horma XI, XI I, II I, IV, VI, VII, IX, X, XIII, XIV, XV (Wall XI, XI I, II I, IV, VI, VII, IX, X, XIII, XIV, XV, 1984)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago