Edukira zuzenean joan

Anni Albers: Ikusmena ukitu

Egin gabeko oihal zintzilikarirako zirriborroa (Study for Unexecuted Wall hanging, 1926)

Info gehiago

Korapiloa (Knot, 1949)

Info gehiago

Iruzkinak

Bertikalekin (With Verticals, 1946)

Izenburua:
Bertikalekin (With Verticals, 1946)
Erakusketa:
Anni Albers: Ikusmena ukitu
Gaiak:
Erritmoa | Bauhaus Eskola | Latinoamerika | Tradizioa
Teknikak:
Bilbe osagarria
Artelan motak:
Ehun piktorikoa
Aipatutako artistak:
Albers, Anni

Lan honetan, goitik beherako hainbat lerro banatzen dira erritmo biziz, hondo gorriaren gainean, mihisearen gainean margotutako pintzelkada zuzenak izango balira bezala.

Alderaketa hau ez da besterik gabe sortu. Anni Albersek berak izendatu zituen lan mota horiek “ehun piktorikoak”. Oraindik ere Bauhauseko tapizen tamaina handia eta erabilgarritasuna baditu ere, haiengandik desberdintzen da lan hau, erabilitako ehungintzaren teknikagatik. Kasu honetan, “bilbe osagarria” deitzen dena erabiltzen du, multzoaren gainetik hainbat hari ehuntzeko. Era horretan, lanari izena ematen dioten goitik beherako lerroak marrazten ditu, eta hondoaren eta irudiaren arteko aurkaritza lortzen du, margolaritzak duenaren antzekoa. Hortik ehun horien izena.

Bilbe osagarria ohiko teknika da Andeetako ehungintzaren tradizioan. Lan hau egin zuen garaian, aspaldikoa zuen Albersek amerikar jatorrizko arte eta kulturarekiko harremana. Lehenbiziko aldiz 1934an joan zen, senarrarekin batera Kubara egin zuen bidaian, eta herrialde haren ondoren etorri ziren Mexiko, Peru eta Txile. Bisita sorta hori senar-emazteak AEBetara joan ziren garaian hasi zen, Ipar Karolinako Black Mountain College delakoan eskola ematen hasi zirenean. Latinoamerikarekiko hurbiltasunak bertako kulturak ezagutzeko aukera eman zien senar-emazteei: haien teknikak ikasi eta esperimentatu ahal izan zituzten, forma plastiko berrien aurrean begiak zabal-zabalik. Urtez urte, bidaiak egin zituzten, irakaskuntzak eskaintzen zizkien oporraldietan, eta oroigarriak nahiz antigualeko gauzak biltzen hasi ziren, miniatura eta antzinako oihalen bilduma handia osatzeraino.

Baina Anni Albersek ez zuen ehungailu handirik Mexikon eta, tamaina handiko lanak, hau esaterako, AEBetara itzultzen zenean bakarrik egin zitzakeen. Gainera, haren lanbide-egutegiak ez zion uzten sormenerako tarte luzerik. Horregatik, 1936 eta 1946 bitarteko aldian hiru tapiz handi besterik ez zituen egin, horien artean hauxe.

BESTE ATALAK

[Anni Albers: ikusmena ukitu]. Sarrera

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Oihal zintzilikaria (Wall hanging, 1924)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Egin gabeko oihal zintzilikarirako zirriborroa (Study for Unexecuted Wall hanging, 1926)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Bertikalekin (With Verticals, 1946)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Korapiloa (Knot, 1949)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ehun-lagina, 1949

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

La Luz I (1947)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Anni eta Josef Albersek Peru eta Mexikora egindako bidaietako lagin eta dokumentazioa, kolonaurrekoa

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Haikua (1961) eta Kodea (Code, 1962)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Hirukoa I Dr. I (Hirukoa I estudioa) [Triadic I Dr I (Study For Triadic I), 1968]

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lerroen elkarreragina portfolioa (Line Involvements Portfolio)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Epitafioa (Epitaph, 1968)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Loturak portfolioa (Connections Portfolio)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Menditsuak I–IV (Mountainous I–VI, 1978)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Horma XI, XI I, II I, IV, VI, VII, IX, X, XIII, XIV, XV (Wall XI, XI I, II I, IV, VI, VII, IX, X, XIII, XIV, XV, 1984)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago