Edukira zuzenean joan

Anni Albers: Ikusmena ukitu

Haikua (1961) eta Kodea (Code, 1962)

Info gehiago

Lerroen elkarreragina portfolioa (Line Involvements Portfolio)

Info gehiago

Iruzkinak

Hirukoa I Dr. I (Hirukoa I estudioa) [Triadic I Dr I (Study For Triadic I), 1968]

Izenburua:
Hirukoa I Dr. I (Hirukoa I estudioa) [Triadic I Dr I (Study For Triadic I), 1968]
Erakusketa:
Anni Albers: Ikusmena ukitu
Gaiak:
Geometria | Bauhaus Eskola
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Grabatua
Aipatutako artistak:
Albers, Anni

Anni Albersek ez zuen ehungintza bakarrik landu. Lengoaia desberdinak ikertzeko jakin-minak bultzatuta, grabatuaren teknikak ere aztertu zituen.

Ehungintzan egin zuen bezala, oinarrizko tekniketatik abiatuta sartu zen artista baliabide grafikoan. Bere aurretik egondako beste grabatzaile askoren moduan, paperezko zirriborroekin hasi zen. Modu horretan, Albersen lehenbiziko ehunetan bezala, lan hauetan ere margolaritzaren lengoaia gailentzen zen. Horrek bide ematen zion geometriarekin eta hark eskaintzen dituen aukerekin jolas egiteko, bere ibilbidearen hasieran Bauhausen egin zuen bezala.

Izan ere, paperaren gaineko lan honetan ederki baliatzen ditu artistak abstrakzioaren lehenbiziko maisu handien irakaspenak. Klee edo Mondrian maisuengandik ikasi zuen moduan, oinarrizko irudi geometrikoa erabili zuen Albersek konposizioaren unitate modular gisa: triangelua da, haren figura kutunetako bat. Ehungintzan, triangeluen ekoizpenak irazki eta bilbearen egitura erregularrera egokitu behar zuen eta, horregatik, ertzak beti mailakatuak izaten ziren. Baina tinta eta gouache paperaren gainean landuta, figura geometriko horren lerro hutsak zehaztu ahal zituen artistak.

Unitate modular horretatik abiatuta, Albersek multzoa osatzeko hainbat estrategia garatu zituen: besteak beste, motiboaren errepikapena, motibo horren traslazioa edo lekualdatzea konposizioan zehar, jatorrizkoaren aldean azpikoz gora jartzea edo erritmo patroiak osatzea.

Estrategia modu horiek bidea eman zioten artistari hau bezalako sormen-lanak egiteko. Erregulartasun itxura izanda ere, simetriatik ihes egiten du. Gainera, triangeluen banaketa konposizioan zehar modu organikoan hazten dela ematen du. Izan ere, artista urte horietan interesatua zegoen naturan aurkitzen diren hazkunde biologikoen erritmo patroietan.

Itxura erregularreko baina aldaera xumeekiko kokapen horiek sortzerakoan, Albersek ikusmenari atseden ematera gonbidatzen gaitu, berriz ere.

BESTE ATALAK

[Anni Albers: ikusmena ukitu]. Sarrera

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Oihal zintzilikaria (Wall hanging, 1924)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Egin gabeko oihal zintzilikarirako zirriborroa (Study for Unexecuted Wall hanging, 1926)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Bertikalekin (With Verticals, 1946)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Korapiloa (Knot, 1949)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Ehun-lagina, 1949

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

La Luz I (1947)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Anni eta Josef Albersek Peru eta Mexikora egindako bidaietako lagin eta dokumentazioa, kolonaurrekoa

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Haikua (1961) eta Kodea (Code, 1962)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Hirukoa I Dr. I (Hirukoa I estudioa) [Triadic I Dr I (Study For Triadic I), 1968]

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Lerroen elkarreragina portfolioa (Line Involvements Portfolio)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Epitafioa (Epitaph, 1968)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Loturak portfolioa (Connections Portfolio)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Menditsuak I–IV (Mountainous I–VI, 1978)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago

Horma XI, XI I, II I, IV, VI, VII, IX, X, XIII, XIV, XV (Wall XI, XI I, II I, IV, VI, VII, IX, X, XIII, XIV, XV, 1984)

Anni Albers: Ikusmena ukitu, Iruzkina, 2017

Info gehiago