Edukira zuzenean joan

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada

Sarrera

Info gehiago

Kalea (The Street), Reuben Gallery

Info gehiago

Iruzkinak

Kalea (The Street), Judson Gallery

Izenburua:
Kalea (The Street), Judson Gallery
Erakusketa:
Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada
Gaiak:
Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Arte-galeriak | New York
Mugimendu artistikoak:
Pop Artea
Artelan motak:
Happening-a | Instalazioa | Performance
Aipatutako artistak:
Oldenburg, Claes

Kalearen inspirazio-iturria hauxe dugu: 1956an New Yorkeko Lower East Side-ra bizitzera joan zenean, Oldenburgek deskubritu zuen Manhattaneko kale bizitza, hala nola, zarata, autoak, anabasa, kaleetako errotuluak… eta jendetza joan-etorrian.

“Ni arte politiko-erotiko-mistiko baten aldekoa naiz. Museo batean egonean dagoen artearen oso bestelakoa den zerbaiten alde”.

“New Yorkera lehenengo aldiz etorri nintzenean, nahiko eskasian bizi nintzen. Horri esker konturatu nintzen artea dirurik balio ez duten gauzekin egin daitekeela. Kalean aurkitzen nituen gauzekin egin nezakeen, esaterako, kartoiarekin eta egurrarekin; izan ere, ia edozerekin. Beraz, inguruan neukanaz zerbait sortzen hasi nintzen, eta horrela, artelan horiek inguruaren ikur bihurtu ziren”.

Errotuluak, irudiak, buruak eta graffitiak egiten zituen, kartoi, kartoizko kaxa zahar, biltzeko paper zimurtu eta hondakinekin eginak. Sarritan, kolaz itsatsi edo sokaz zakarki lotzen zituen. Sakabanatutako figura batzuk zeuden, izpi-pistolak eskuan. Eta lurra zaborrez betea.

Zirrara artegagarria eragiten zuten, utzitako leku kaotiko batena. Paisaia margoaren ukitu espresionistez betea zegoen; maiz marra zuri-beltzak zituen.

Kalea […] amesgaizto bat da, neure amesgaiztoa: ametsa eta errealitatearen arteko uztarketa”.

Lehenbiziko aldiz, Kalea Judson galerian erakutsi zuten, 1960an. Kutsu iluna eta galdetzailea zuen, “Pop” artista honekin lotutako irudi bizi eta kontsumitzaileekin konparatuta oso bestelakoa. 

Alabaina, instalazio berean Oldenburgek performance sorta bizi-bizia estreinatu zuen. Bere izenburua Izpi-pistolen antzerkia zen, eta zenbait artistek hartu zuten parte. Gau batetik bestera desberdinak ziren emanaldiak, happening basatiak eta esperimentalak ziren. Arrats batean, Oldenburgek Izpi-pistolen dibisako milioika dolar inprimatu zituen, erosketa-orgetan zegoen zaborra erosi ahal izateko.

BESTE ATALAK

Sarrera

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Kalea (The Street), Judson Gallery

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Kalea (The Street), Reuben Gallery

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Izpi-pistola (Ray Gun)

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Banderak (Flags)

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Denda I (The Store I)

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Denda (The Street), Green Gallery

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Patata frijituak ketchuparekin (French Fries and Ketchup), 1963

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Zoru-tarta (Floor Cake), 1962    

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Hiria buruz behera (Upside Down City), 1962

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Mamu-arropategia (M.M.-rentzat) [Ghost Wardrobe (for M.M.)], 1967–69

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Entxufeak (Plugs)

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Motor biguna Airflow-erako (Soft Engine for Airflow), 1966

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Bainuontzi biguna (maketa) - Mamu bertsioa [Soft Bathtub (Model) – Ghost Version] eta Bainuontzia – Modelo gogorra (Bathtub – Hard Model), biak 1966koak

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Argazki-collagea

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Ezpainetako erraldoia (Giant Lipstick)

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Zigarro-mutxikinak – Eskala ertaina (Fagends – Medium Scale), 1967

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Filmak

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Sagu geometrikoa, 1971

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago

Sagu-Museoa eta Izpi-pistolen atala (Mouse Museum and Ray Gun Wing), 1977

Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, Iruzkina, 2012

Info gehiago