Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada
Kalea (The Street), Reuben Gallery
Banderak (Flags)
Iruzkinak
Izpi-pistola (Ray Gun)
- Izenburua:
- Izpi-pistola (Ray Gun)
- Erakusketa:
- Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Artea eta umorea | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Materiala | Herri-kultura | AEB | Dualtasuna
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Oldenburg, Claes
Izpi-pistola dugu Oldenburg-en lehenbizikoetako lotura, zirikatzaileenetakoa, artearen eta herri-kulturaren artean, errealitatearen eta fikzioaren artean.
Izpi-pistola etorkizuneko fikziozko arma da, ohiko irudi bat Estatu Batuetako komikiaren kulturan. Kolore bizietako jostailuzko izpi-pistolak 1930ko hamarkadatik zeuden salgai AEBn; beisbola bezain maitatuak eta estatubatuarren ikur peto-petoak bihurtu ziren.
Ironiaz, Oldenburgek zientzia-fikziozko objektu klasiko hau baliatu zuen. Modu modernoa iruditzen zitzaion mistizismo berri bat zabaltzeko. Eta bilduma itzela egin zuen, bai egiazko izpietako pistolekin bai berorien antza zuten gauzekin osatua. Batzuetan, aurkitutako gauzak ziren, material arraroez eginak, izpi-pistola bat ematen zutenak. Bere eskuetan, izpi-pistola mitoa da alde batean, eta kultu-objektua bestean. Baina, dualtasunaren eta bikoiztasunaren ikurra ere bada: izpi-pistoletarako hartu zuen lemetako batek zioen “Suntsitu – argitu”.
Pistola erdi komiko, erdi ironiko hori bereizgarri bihurtu zen Oldenburg eta haren artean: sormena eta suntsiketa, elkarren eskutik.
“Helburua da mundua haluzinazioekin betetzea; bizigabe dagoen horri bizitza ematea […] bizipen arruntari berriro gogo bizia eta esanahia ematea”.
Oldenburgek munduaz duen ikuspuntu baikorretik, ume bat batena moduko batetik, edozein gauza, angelu zuzen bat badu, izpi-pistola bihur liteke.
“Izpi-pistola iruzur moduko bat da (mundu guztiari, neure buruari barne), eta aldi berean, jolasteko modu bat […] hau da, bakarrik barregarria da serioa, bakarrik bat-batekoa da eraginkorra. Beraz, izpi-pistola kontraesan- eta paradoxa-sorta bat da. Azken batean, izpi-pistola ezagutezina dena da, alferreko bilaketa, bere mozorro ugariez jantzita”.