Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada
Hiria buruz behera (Upside Down City), 1962
Entxufeak (Plugs)
Iruzkinak
Mamu-arropategia (M.M.-rentzat) [Ghost Wardrobe (for M.M.)], 1967–69
- Izenburua:
- Mamu-arropategia (M.M.-rentzat) [Ghost Wardrobe (for M.M.)], 1967–69
- Erakusketa:
- Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada
- Gaiak:
- Emakumea artean | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | AEB | Marilyn Monroe | Dualtasuna | Presentzia
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Oldenburg, Claes
Arropategi baten “mamu bertsio” honek izaera desberdina du Oldenburg-en ohiko lanen ondoan. “Mamu” objektu asko sortu ditu; hasieran ematen dutenaren aurkakoa, hain zuzen, diren gauzak. Baina eskultura hau ez dago handituta. Oldenburgek gure ikuspegia zorrozten du, guri soilik zirriborroak erakutsita.
Izenburuko “MM” hori —alegia, Marilyn Monroe— 1962an hil zen. Omenaldi honetan dauden “mamu” arropak, bakarrik lokarriekin eginak, lotura emozional eta psikologiko baten irudikapena dira, hau da, estatubatuarren ikur peto-peto hori itxuraz suntsitu zuten loturen isla. Oldenburgen Marilyni egindako omenaldia ez egotean datza, ez presentzian.
“Arropategia egiteko erabakia Marilyn Monroeren apartamenduaren deskribapen bat entzun ondoren etorri zen, hil zen egunean egin baitzuten. Bereziki bere azken filmean zeraman bainu-jantzia, La tentación vive arribako soinekoa eta Kennedy-ren mitin batean Madison Square Gardenen jantzi zuen gaueko soinekoa.
Lehenagoko ideia bat berpiztu nuen: arropak bakarrik josturak izango ziren, haria edo lokarrien bitartez, marrazki bateko marrak balira bezala. [...] Emakumezkoaren ezintasuna, otzantasuna eta norberak bere burua engainatzeko ahalmena ziren Marilyn Monroeren estereotipoaren zati bat, eta horren ondorioz egin nuen lotura”.